Hasi dira gure inguruko zuhaitzak bere polena airera zabaltzen. Ondoratu ondoren honelako irudiak uzten dizkigu.20/02/2023
|
Mus txapelketako irabazleak
|
Otsailak 24. Aitzbarna Elkartean ospatu da mus txapelketa azkarra. Mus txapelketa honek xarma berezia du herrian eta hemen txapela janzten duenak harrotasunez erakutsi lezake urtean zehar. Txapelak jantzi dituen bikotea, Jon Aldalur eta Eneritz Erkizia izan dira, bigarren sailkatuak Jose Miguel Egiguren eta Eñaut Eizagirre. Zorionak¡¡¡. 25/02/2023
|
Negua lo pasa ondoren hasi dira esnatzen gure landareak, San Jose lora hauek jateko onak zirela esan ohi da, baina niri ez zaizkit gehiegi gustatzen.19/02/2023
|
Otsailak 23. lehengo elurrak kendu aurretik berriz mendi gailurra 400 metrotik gora dena zurituta ikusi ditugu Aizarna inguruko mendietan. 23/02/2024
|
Sasi-koipetsu eguna
|
Sasi koipetsu eguna Aizarnan
|
Ostegun gizen eguna ospatu dute Aizarnako eskolako haurrak herriko plazan. Mozorroak, musika eta dantzan ibili dira goiz partean. Sasi koipetsu egunaren zati bat bakarrik da hau gero ohiturari jarraituz sutan erretako txorizoa. Haurrak egun hau gozatzeko ekintza paregabea. 16/02/2023
|
Otsailak 24 Aizarnako Aitzbarna elkartean mus txapelketa azkarra jokatu da. Xarma berezia du txapelketa honek Aizarnakoentzat beraz nahi duenak hor du aukera parte hartzeko . Irakurri argazkiko egitaraua.
|
Euskal Herriko mus txapelketetako kanporaketak jokatuko dira Aizarnako Konpitterokon. IIuanaberreko 10tan hasiko dira kanporaketak, muslaria denentzako aukera ederra parte hartzeko. Irakurri egitaraua Eguna 2023/02/10.
|
Ostiral gauean jokatu zen Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako irabazleak ikusten dira argazkian. Aizarnako Konpitteroko tabernan jokatu ziren kanporaketak. Irabazleak, Ines eta Tomax Bergara izan ziren eta bigarren sailkatuak, Rikardo Gurrutxaga eta Josu Eizagirre.11/02/2023
|
Amets Aranbarri ermitara iristen.12/02/2023
|
Zestoako Kobaz Koba lasterketa proban, lehen sailkatu den herritarra Amets Aranbarri “Ezenarro “ izan da. Proba honek gailurrik altuena Santa Engrazia ermita du eta hemen lehen postuetan pasa da Aizarnarra.12/02/2023
|
Lasterketako partaideak ermitari itzulia ematen.
|
Aurten ere ez dira ahaztu Santa Agedaren jarraitzaileak. Santa Engrazia ermitan dagoen irudia lora sorta polit batekin azaldu da bere egunean. Aspaldiko urteetan azaltzen da irudi hau egun honetan lora sorta berriarekin. 6/02/2023
|
Haurrak ez baina Aizarnako eskolako gurasoak larunbatean ibili dira eskean. Talde bikaina elkartu zen koplak kantatzeko eta ondoren bazkaria herriko elkartean indar berritzeko. 4703/2023
|
Larunbatean zen Santa Ageda bezpera, baina eskolak jai izanik ostiralean ibili dira Aizarnako haurrak eskean. (Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota) 3/02/2023
|
Konpitteroko tabernan ateratako argazki honetan zizelkatutako gizaki buruak ikusten dira. Tailla hauek Jose Migel Egigurenek egindakoak omen dira bere denbora librean. Lehen ezkutatuta zuen artisautzarako abilezia, adinarekin azaleratuko zuen nonbait. Dena den, lan polita egina dagoela egurrezko buru miniatura hauetan ezin ukatu eta jarrai dezala afizio polit honekin
|
Urtarrilak 18 mendiak elurtu zituen eta 15 egun igaro dira eta elurtuta jarraitzen dute. Aspaldiko urteetan hainbeste egun mendiak elurpean ez ditugu ikusi. Elurte honek onura ekarriko du landa eremuetara. 3/02/2023
|