Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Uztaileko albisteak irudiekin 2020

Aizarnako eliza, gehi erretore etxearen irudia ekialdetik begiratuta. Benetan neurri handiak ditu eraikuntza honek, zenbat harri tolestu zituzten   Jainkoa gurtzeko.

Garai modernoko belar ontzea Endoian ateratako argazkia.

Ibai-Eder urtegiak  uztaileko lehen egunean oso maila egokia du. Bere  edukiaren % 82ean dago, beraz uda osoan  ondo hornituko dituelakoan nago bailarako biztanleak. Funtsezko elementu honen gabezia oso tamalgarria baita.

Eukulipto saila Urrakira igoeran. Kimu handi eta kolore berezia dute urte garai honetan.

Euskal Herriko legebiltzarra osatzeko bozketak, uztailak 12an egin dira, arazorik gabe eta normaltasun osoarekin gainera. Arraroa egiten zaigu, baina denak maskarillarekin bozkatu behar zuten  eta egin ere hala egin du jendeak.(Argazkian mahaiko kideak maskarilla eta guzti.)

Sara Letamendiak, sendabelarrak lantzeko ikastaroak antolatu ditu Aizarnan. Bata ekainaren 28an egin zuen eta  uztailaren 8an egingo du bestea. Bertan parte hartu nahi duenak   argazkian ditu  helbide eta baldintzak.