Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Uztaileko albisteak irudiekin (2021)

Eraztun dun kaioa itsas ertzean. Egun  kaioak Aizarnan ere ugari   ikusten dira.

Xabier Iriondok Zestoako  txokoan duen bildumara bisita. Gozada bat izan da gizon honen eskutik pilotaren historia ezagutzea, gizon  honek pilotaren historiaren zati   handi bat  ezagutzen baitu. Eskarrikasko Xabier

Aizarnako elizaren altxorrak, Santa Engraziakoak gehi ibilaldiko paisaiekin gozatzeko aukera paregabea izan genuen, uztailak 24 larunbata  Vicente davilaren gidaripean.  Argazkian Aizarnako elizan dagoen margo triptikoaren ezaugarriaz jabetzen ari gara. Eskarrikasko Aizarnako altxorrak ezagutzera emateko egiten ari den lan bikain honengatik.

Udaberri amairekao jarraipena. Uztaileko lehen egunean, gure   lurraldea  hornitzen duen Ibai-Eder urtegiaren egoera maila bikainean ikusten da, beraz uda honetan ere ez dut uste  murrizketarik izango dugunik. Edukieraren  % 86 ean dago, urte garai honetan aspaldian   izan duen handiena.

Euskal telebistan askotan ikusten dugun artzaina Aizarnara dator hizlari,  bideak izenburua duen hitzaldia eskainiko du Gurutze Donea ermitan. Irakurri argazkian  ikusten den   egitaraua eta argi bide denak  bertan irakur litezke.