Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Uztaileko albisteak irudiekin.

 IXX garren gizaldian bainuetxeak zer ikusi handia izan dute herri hau osatzerakoan. Ur sulfurosoen iturriak bisitatu eta eran ere bai egin genuen bertatik. Gaixotasunak sendatzeko balioko du, baina edaterakoan ez du asko laguntzen duen usain eta zaporeak. (  2  )

Gipuzkoan elkartea deitzen diogu, hemen  kofradia. Auzo honetako lagun baten gonbidapenari esker hemen bazkaldu genuen. Eskerrak eman behar herria eta auzoa ezagutzen lagundu digun biztanle honi. Aizarnan ordainduko dugu dena.(  5  )

Elorrioko historia pixka bat ezagutzen ibili naiz aste bukaera honetan. Udalaitz azpian kokatuta dagoen herri hau asko gustatu zait. Oso herri lasaia da, jauregi ugari ditu eta  auzoetan baserri handi eta politak ere bai. Gomendatzen dut herri hau ezagutzera joatea. (  1  )

Nekropoli honetako   hilarri baten  esaldiak,  IX garren gizaldiko data zuen ,kristauen jainkoa aipatzen zuela esan zigun gidariak, baina niretzako ez du sinesgarritasunik idatzi honek, gai honetan adituak kristautasuna XXII garren gizaldian iritsi zela  esaten dute eta. (  4  )

 Herri elkarteak antolatuta  Aizarnako plazan ospatu zen  zine emanaldiaren irudia dugu hau. Jende talde bikaina hurbildu zen bertara. ( Argazkia herri elkartearena da.)

Argiñetako nekropolia ere bisitatu genuen eta bertan ikusi ere bai  kristau aurreko hilarriak eta harrizko hilobi ugari, oso interesgarria iruditu zait nekropoli honen historia. (  3  )

Garai batetik asko aldatu da Arroa behea, baina nire lagunekin  hartu nituen trago lekua,  dantza lekua, Eliza eta pilotalekua berdin jarraitzen  dute oraindik. Pilota partidu polita ikusi nuen, baina gaztetan eta kantxan honetan egiten  ziren  dantzaldien irudiak ezin nituen kendu  burutik. Asko gozatu nuen irudi zahar hauekin, pilotarekin baino gehiago. ( 2 )

Pankarta hau ikusi nuen errepidean eta nire gazte garaiko jaiak gogoratu ditut berehala. Oroitzapen gozoak  ditut nik herri honetako jaiekin, eta sartu egin nintzen hiri barrura, jai giroa ikustera. ( 1 )

Ikasberri Kirol Elkartearekin Zumarragako Pala txapelketa  irabazi dute  Axier Egiguren eta Urtzi Lopetegik. Bikote honek  txapel ugari lortu ditu kirol honetan, hau beste bat gehiago.Zorionak. (Argazkia Uztarria.com)

Uztailaren lehen egunetan, Ibai-Eder urtegia  % 86 betea dago, beraz aurtengo udan ere ez dugu murrizketarik izango. Madison  deitzen diogun zubi polit honetan, begira  urak  zer maila duen.