Santa Engraziako erlojuaren kaiola ari da itxura hartzen. Gozamena izango da erakusleiho honen barruan berreskuratutako erloju zahar dotorea ikustea.
|
Argia aldizkariak, euskarazko kazetaritza eta komunikazioaren sariak banatu ditu eta hauetako sari bat Imanol Urbietari eman diote. Aizarnan oso ezaguna izan dugu musikari hau eta bera falta zaigunez, Kontxi Aizarna bere emazteak jaso du saria. (Argazkia Dani Blanco)
|
Aizarnako Herri Elkartearen oharra.
|
Egun gutxitan gure bailara hornitzen duen urtegia dena bete da berriro. Egunkariak kezka handiarekin ikusten zuten urtarrileko lehen egunetan urtegiaren egoera, baina epe motzean mendiak dena busti ditu eta urtegiaren egoera oso-osoan beteta ikusten da orain.
|
Urtarrilean eguraldi hotzak izaten dira albiste, elur gutxi ikusi dugu mendi tontorretan, baina lantzurda gogorrak bai gure bailarako mendietan.Argazkian Elkamendi tontorra lantzurda zuriarekin zuhaitzak margotuta.
|
Aurtengo lehen elurrak ikusteko aukera izan dugu mendi tontorretan. Behean elementu hau zapaltzeko aukerarik izango ote dugu aurten? Behetan ere egun bat edo beste elurrarekin zuritzea polita dela ezin ukatu.
|
Urtarrilean eguraldi hotzak izaten dira albiste, elur gutxi ikusi dugu mendi tontorretan, baina lantzurda gogorrak bai gure bailarako mendietan.Argazkian Izarraitz tontorra lantzurda zuriarekin zuhaitzak margotuta.
|
Urtarrileko lehen egunetan Ibai-Eder urtegiaren egoera hobetzen doa, nahiz eta betetzeko asko falta oraindik. Aspaldian euririk ez du egin eta oraingo euri jasan hauekin begira urtegira datorren urak zenbat lur dakarren.
|
Erlojuaren txokoa bota eta orain hutsa ikusten da Santa Engrazia ermitaren sabela.
|
Olentzero eta Erregeak, biak ospatzen dira oraindik Euskal Herrian. Etxe askotan izango dira honelako irudiak Errege goizean eta zertarako zapuztu gau honetarako duten ilusioa, gozatu dezatela, urte gutxi dira eta
|
Erlojuari konponketa lanak egin eta behin-betiko muntaia egina dago, orain probaketa lanak falta dira eta horretan egunak joango dira. Ermitara jaso aurretik akats denak behean ikusi beharra baitago.
|