Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Urtarrila eta albisteak irudiekin. ( 2010)

Egoera honetan utzi du satorrak zelai hau,  basoetatik zelai goxoetara inguratzen dira neguan elikagai bila eta zelaiak nahiko hondatuak uzten dituzte askotan..Erdoizta inguruko zelaia da argazkian ikusten dena.

Beste zelai hau ere egoera berdinean edo okerrago utzi dute satorrak.  Babestua dagoen animalia dela usten dut, baina nirea balitz zelaia, babestuko ote nuen ?. Erdoizta inguruan atera nuen argazki hau ere.

Iraetako Santa Ines jaietako ekintza bat  zuhaitzak landatzea zen , hemen ikusten dira haur eta helduak lanean. Naturarekin kontzientziatzeko ekintza egokia da hau benetan, nahiz eta jaietako ekintza baino heziketakoa gehiago izan.

Txakolin berria aurkeztu zuten  gonbidatuak ikusten dira argazki honetan, sukaldaria, aizkolaria eta trikitilariak izan dira aurtengoan.Getariako txakolinaren enbaxadore izendatu zituzten.

Txakolin berriak ireki eta dastatzeko begira zenbat jende inguratu zen San Anton egunean  Getariara. Hogei eta bat txakolindegik aurkeztu zuten beren ardoa, nik batzuek dastatu nituen eta ahogozo polita uzten dute  aurtengoak ere.

Ibai-Eder urtegiak  68.000. biztanle hornitzen ditu. Aizarnakoak ere zenbatzen dira bertan. Urtea hasi denean 90% betea ikusten da. Uraren Kota  220. metroan dago eta litroen kopurua 10.hm kubiko. Maila egokia du, nahiz eta urte sasoi ona izan.