Gorostiaren baia gorriak. Aizarnako ibilaldian ateratako argazkia. 26/10/2021
|
Irailak bat, Santu guztien eguna ospatzen dugu. Hilerriak apaindu eta joan zaizkigun lagun eta familiakoei bisita egiteko eguna da berau. Argazkian Aizarnako hilerria ikusten da. 29/10/2021
|
Urriak 20 Ilargi betea. Gau ilunean ateratako argazkia.
|
Bailarako ikuspegi bat, Santa Engrazia ermitatik begiratuta.
|
Urriko lehen egunetan Ibai-Eder urtegiko edukiaren %, 66,64an dago, egoera egokia duela esango nuke urte garaia ikusita. Udazkenean batere euririk egiten badu ez dut uste arazorik izango dugunik urtea amaitu bitartean.u
|
Urriak hiru, Zumaian ospatu da Flisch Traileko XIIgarren mendi maratoia. Sailkapenari begirada bat egin eta Xabier Bergara Elorza Aizarnarra ikusten dut hamalau garren lekuan. Maila horretako lehiaketa batean hamalaugarren sailkatzea, benetako balentria dela esango nuke. Bikaina benetan lortu duen emaitza. Bere denbora 5/47/46 izan da eta hau lortzeko goi mailako kirolaria behar du izan. Bejondeiola¡¡¡¡ (Xabier Bergaran iraganeko argazki bat )
|
Amets Aranberri Aizarnarra hirugarren sailkatu da XII. Flysch Trail lasterketan. Maratoi erdian lehiatu zuen mutil honek, baina esan beharra dago mutil hau sasoi betean aurkitzen dela eta hau egiaztatzeko azken emaitzei begiratu besterik ez dago. Bejondeiola¡¡¡. (Argazkia Danbolin.eus )
|
Aizarnarekin lotura zuzena duen Aimar Egiguren aurrera doa, Bankoa,Abanka eta Diario Vasco egunkariak antolatzen duten pilota lehiaketan. Etorkizuna izan lezaketen mailan jokatzen du Aimarrek eta azken lehiaketako emaitza: A. Egiguren-Petite 22/J. Murillo-Beloki 17 . Bejondeiola¡¡¡ (Argazkia Diario Vasco egunkaritik jasota)
|
Goizeko eguzki izpiak basora sartu nahian
|
Aizarnako baserriak paisaia polit batean.
|