Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Urriko albisteak irudiekin 2018

Urriko  azken egunetan, mendi tontorrak zuritu ditu elurrak.

Getariako kostaldea.
Getariako kostaldea.
Aizarnatik pasatzerakoan, motor zale askok egiten dute geldialdi bat herriko plazan.Bailarako paisaiarekin  batera gozatzen dute herri polit honekin ere. Begira nolako itxura hartzen duen plazak, motor hauek bertan direla.

Mario Onaindia Burgosko prozesuan epaitu zuten ETAko kidea izateagatik,  Euskadiko Ezkerraren sortzailetako bat izan zen, eta  P.S.E. alderdiaren barruan sartzeko bultzagileetako bat ere bai. Gazte gaztetatik zuen politikarako grina eta Euskal Herriko politikorik handienetako bat izan dela esango nuke. Orain bere izena daraman saria Aizarnako Jesus Egiguren politikariak jaso du, bake prozesuan egin duen lan bikaina saritzeko. Merezitako errekonozimendua nire ustez. (Argazkia Diario Vasco.com )

 Euskaraldia  bultzatzeko Aizarnan  bildu den taldea  ikusten da argazkian. Gure euskara zaharrari bultzada bat ematea beti da onuragarria. Aizarna gizaldietan zehar herri  euskalduna izan da eta  hemen euskara desagertzen hasterako, beste lurraldeak zer itxura izango ote dute.( Argazkia danbolin.eus)

Bost kiroletan lehiatu behar zuten partaideak “Pentatlon” deitzen diogun proban. Azpeitian ospatu da proba hau eta Aizarnako Luis Txapartegi  kirolari trebea bigarren sailkatu  da. Ez da makala mutil hau kirolean. Zorionak eman behar.

Hiru hilabetetik behin egiten diot begirada bat Ibai-Eder urtegiaren edukiari. Urriaren  lehen egunetan edukiaren  % 68koa da, beraz aurtengo udazkenean ez luke  gure etxeetan ur faltarik izan behar.

Irudi honetan ikusten den   kolorea ez da udazkenak ekarri duena, pinuak duen gaixotasunak ekarritakoa baizik. Ez dakit aurrera begira nolako kolorea ikusiko dugun gure paisaian. Orain  aldatzen diren zuhaitz berri hauek ea  onura ekartzen duen Euskal Herriko naturarentzako.

Hil honetako etxaurrea Gotsarri baserriarena da. Baserri hau Aizarnako lehenetakoa da, aspaldiko idatzietan ageri da abizen hau Aizarnan, orain dena berritu eta dotorea ikusten da.