Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Urria 2026

  Urriko lehen egunetan egin dituen euriekin bideak udazken itxura hartu dute hostoak bide bazterretan  eta kolore marroiak nagusi.

Urriko lehen egunetan ateratako argazkia da hemen ikusten dena. Uda osoan dena gorri ikusi ondoren bailara itzuli da  beti izan duen itxura berdera, gure bailara berdea baita. Azken euriak landa eremu honi benetako onura ekarri dio, ea abereentzako larrea irteten duen oraindik.

  Irailak 27an  Zestoan elkartu ziren  1950ean jaitako kintoak. Beti bezala hildakoan oroimenez meza eta ondoren  bazkaria giro ederrean. Argazkia ere atera zuten oroipen bat  izateko eta esan behar  sasoi onean ikusten direla   oraindik. Aizarnakoak ere tartean izanik orrian jasotzen dut argazkia etorkizunean nahi duenak ikusi.

  Ibai-eder urtegiak urriko lehen egunetan duen edukiaren % 63,63an dago, iaz baino zerbait gutxiago. Dena den egin duen uda lehor honekin nahiko maila egokian dagoela esango nuke  eta murrizketarik gabe igaro dugu uda guztia, ea udazkeneko euriekin maila igotzen duen eta lasaitasuna ematen digun aurrera begira. Argazkia  ilunabarrean aterata dago.

Bikote trikitilari honen izenik ez nuen jaso baina lan bikaina eginaz benetan egoki alaitu zuten eguna, bazkaria gehi  ondorengo orduak. Ibiltariak  gustura igaro  zuten eguna berauekin.

Urriak hiru, Beñat eta Benantxion omenezko ibilaldira  jende multzo bikaina hurbildu zen Aizarnara. Goiz goizetik ikusi zen jendea mendira irteten plazatik ibilaldia egiteko eta esan behar  eguraldia ere  lagun izan zutela ibiltari hauek.

Ibilaldiaren ondoren bazkaria bikaina zuten prestatuta ibiltariak herriko plazan. Eguerdian ere eguraldiak lagundu zuen eta benetan gozatu zuten ibiltariak trikiti eta guzti.