Artaldeak mendietatik jaitsi eta beheko larretan dabiltza, aurten belar zelai onak izango dituztela pentsatu nahi dut. Aizarnako zelaietan ateratako argazkia ( 2 ).
|
Artaldeak mendietatik jaitsi eta beheko larretan dabiltza, aurten belar zelai onak izango dituztela pentsatu nahi dut. Aizarnako zelaietan ateratako argazkia ( 1 ).
|
Grabaketarako saioan ateratako argazkia.23/10/2024
|
Aizarnan eta aspaldian kantatzen diren lau gabon-kanta grabatzeko saioak egiten ari da elizako koroa. Saio hauek egiten ari ziren bitartean ateratako argazki dugu berau. 23/10/2024
|
Egun bateko euriak Ibai Eder urtegia dena bete du. Lekua egin behar euri gehiago egiten badu ere eta ur pila ateratzen ari dira bertatik.18/10/2024
|
Zaintza taldeak antolatuta belaunaldien arteko mus txapelketa jokatu zen Aizarnan. Irabazleen argazkia, Danbolin orri digitaletik jasota dago.
|
Iruñean, Urriak zortzi eta hamaika bitartean,“Emakumea eta Pilota” gai hartuta zinema erakustaldiak eman dituzte Udaletxeak duen gela batean. Zinema erakustaldiak gehi hitzaldiak egin dituzte, pilotari ohi eta gai honetan adituak direnak. Gonbidatuen artean Gloria Agirre “Txikita de Aizarna” bezala ezagutzen dena pilota munduan. Ekitaldiaren ondoren jasotako lora sortarekin ateratako irudia dugu berau.( Argazkia Sandra Iraizoz Cia)
|
Eguraldi paregabearekin Beinat eta Benantxioren ibilaldira mendi zale multzo handi bat hurbildu zen Aizarnara. Bazkaria plazan egin zen, bertan zegoen giroaren irudia dugu berau.
|
Eguraldi paregabearekin Beinat eta Benantxioren ibilaldiko bazkariaren ondoren, Tio Teronen dantza erakustaldi berezia bezain alaiari begira jende ugari ikusten zen plazan.
|
Urtean zehar Ibai-eder urtegiaren edukia maila egokian ikusi dugu,udazkenean ere, egun duen maila ikusita ez du ematen arazorik izango dugunik. Edukiaren % 86,50ekoa du,ona urte garai honetako.
|