Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

URTARRILA 2026

Joxe Arregi Aizarnan bizi den azpeitiarrak liburu berri bat aurkeztu du, Jainkoa, Jaun goikoaz harago izenburupean. Aurkezpena Azpeitiko Baso Zabal jauregian egin zuen, eta jende ugari bertaratu zen. Liburuaren izenburua bera oso erakargarria dela ematen du, hurbildu zen jende kopurua ikusita. Aurkezpenean liburuaren hainbat atal azaldu zituen: batzuekin erabat ados nengoen, beste batzuekin ez hainbeste. Hala ere, gustura egon nintzen entzuten, eta amaieran, eskaintza batekin  liburua erosi nuen. Pozik itzuli nintzen etxera, liburua lasai irakurtzeko aukerarekin. Irakurri ondoren espero dut azterketa sakonago bat egitea liburuari  eta iritzi bat ematea orri honetan.

 San Sebastian eguneko haurren desfilean  Urola trenaren karroza  atera dute Azpeitian. Oroitzapen asko ekarri dizkit burura, askotan ibili  gara Aizarnakoak bertan;  azokara, lanera, hondartzara  eta abar. Polita benetan.

Errege  egunean egindako elurrarekin, panpina  polit bat   ikusi dut Sorabil baserri inguruan. Aspaldia ez du elur asko egin eta oraingoan mendiak dena zuritu ditu eta haurrak gozatu dute berarekin. 7/01/2026

Urte hasieran  negu giroa nagusitu da, Aizarnako kaskoa ez dut ikusi zurituta baina bailarako paisaiak elur ugarirekin ikusi ditut. Argazkian Igartza baserria, Izarraitz mendi bailara zurituta dela.

  Santa Engrazitik begiratuta, hilero argitaratu ohi dut argazki bat Aizarnako  paisaiari begira. Ea urtean zehar hutsik ez dudan  egiten eta paisaiak ze itxura aldaketa izaten duen ikusteko.

Argazkian, urte hasieran Ibai-eder urtegiak duen edukiera ikus daiteke. Betetze-maila %77,84koa da, eta edukia goraka doanez, laster beteta ikusiko dugu. Beraz aurten ere, Aizarnak ez du hornidura gabeziarik izango  seguruenik.