Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaileko albisteak irudietan.

Egun batekoak ez dut uste  kolesterola asko gehitzen duenik eta ni ere saiatu nintzen, ostegun gizen honetako sasi koipetsu  ospatzen.

Begiratu bakarrik ez, laster ziren besteak egiten zutena kopiatzen.Prestatuta zeuden hurritz makilak hartu, puntan txorizoa ipini eta begiratu nola moldatzen diren.

Ostegun gizen egunari, sasi koipetsu deitzen diogu Aizarnan.Begira sasiak koipetzeko zer platerkada zeuden prest, Aranburuko  atarian.

Mozorrotuta dauden haur hauek, harriduraz begiratzen die bi platerkada hauei.

Haurrak bakarrik ez, inguratu ziren denak gozatu zuten  "txitxi burruntzi egiten". Batzuek mozorrotuta eta besteak bate gabe baina txorizoa makila puntatik kendu ere egin gabe.

San Blas egunean Izazpi mendiak zuen itxura ikusten da argazki honetan. Hemen opilak jateko elur handi xamarra egiten zuen eta beheran gelditu nintzen.

Argazkian ez da ikusten, baina koplak kantatzerakoan makila  benetan astindu dute  gazte hauek, emandako zartadarekin makila punta dena zabalduta eta poltsa astunarekin sartu ziren tabernan kantatzera.

Haur eta gurasoekin  osatutako koadrila ibili da aurten ere  ohitura zaharrak berritzeko asmotan eta ateak joaz  koplak esaten duen bezala.  Kale  eta baserrietan ateak joaz, baina  elurra mara-mara egiten zuen eta ausardia behar zen eguraldi honekin kantuan ibiltzeko. Aurtengoak meritu handiak ditu, eguraldia ikusita. Eguraldi honek atzeratu ez baditu  zenek atzeratu tropela  hau!! Aurrera egiteko koadrila dotorea biltzen dela usten dut. Kalean aurkitu eta argazkia atera nien, baina  eguraldiak ez zuen asko lagundu horretan.

Otsailak bi Candelaria eguna. Garai batean gaurko egunez  kandela ugari bedeinkatzen zen Aizarnan. Bat edo beste elizaren beharretarako  uzten ziren,  besteak etxean erabiltzeko. Gaur egun ahaztu dira ohitura haiek eta koloretako usaindunak dira nagusi.  Ohitura haiek joan dira, baina urte sasoi hau hotzak egiteko garai egokia izaten jarraitzen du..Elurra mara-mara atarian eta  kandela usaindunarekin  leihotik  begira egoteko eguraldi paregabea egiten zuen. (Argazkia egun honetakoa da.)