Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaileko albisteak irudiekin lagunduta 2024

Kobaz-Kobako zaldi  lasterketan  Zestoarren artean lehen sailkatu dena Amets Aranbarri  izan da. Aizarnarra berau. ( Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota)

  Martxoak bat, Aizarnan xarma berezia duen mus txapelketa azkarra  jokatuko da Aitzbarna Elkartean. XLVII garrenlehiaketa izango da aurtengoa. Irakurri baldintzak eta sariak egitarauan.

Pandero- jolearen arreba aurkezpenean
Pandero- jolearen arreba aurkezpenean
  Joxemari Urbieta “Eganazpi” pandero-joleari buruzko liburua aurkeztu dute  Zestoako Kultur Etxeko areto nagusian. Aizarnako pandero-jole honi begira idatzi den liburua hau  irakurtzea merezi duela esango nuke eta Aizarnakoa bazara gehiago oraindik. Beraz animatu eta irakurri.

Gure lur maiteak garaian garaiko loreak erakusten dizkigu. Argazkian Sanjose loreak ikusten dira nahiz eta Otsailaren erdia irten. Egia esan nahiko  goiztiarrak dira berauek. 10/02/2024

  Gorka Erostarbe idazlea, Zestoako alkatea eta Trikiti Elkarteko lehendakaria liburuaren aurkezpenean.

Azken egun hauetan egin duen beroa dela eta, zuhaitzak hasi dira polena aireratzen. Goiza da oraindik, baina nabaria da kotxe eta ur gainetan  beraz kontuz alergikoak.7/02/2023

  Aizarnako plaza barreneko zoruaren txukunketa lanak jarraitu egiten dute. Obra hauek direla eta  Aizarnarako sarrera itxi egingo da . Ordutegiaren berri jakiteko irakurri Udaletxeak herrian jarri duen oharra.

Eskolako guraso eta haurrak Santa Eskean Bikendi baserrian. (Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota)

Santa Ageda bezperan kuadrillak irteten dute koplak kantatuaz baserriz baserri eskean. Aspaldiko ohitura honek jarraitu egiten du oraindik  Euskal Herrian. Ni  ere  haurtzaroan ibilitakoa naiz eta gogoan ditut oraindik egun haiek,  baita ere Aizarnan kintoak nola irteten zuten soldadu juteko urtean diru pixka bat poltsikoan sartu nahian. Baita ere  urte batean  elur galantarekin eta ilunduta  nola joan ziren gure baserrira.  Sasoiak arazo denak  gainditzen ditu nonbait. Aizarnako eskolako guraso eta haurrak ere ibili dira aurten  eskean,  badirudi ohitura zahar hau ez dagoela bertan behera uzteko herrian. (Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota)

Urtero bezala  ermitako Ageda Donearen irudiari jarri diote lora sorta polita.  Santa honek  baditu deboziodun jarraitzaileak oraindik.

Aizarnako herri Etxean igogailua jartzeko lanak martxan dira dagoenekoz. Aurrerantz goiko solairuetara igotzeko arazorik ez dute izango ibilbide murriztua eta adineko jendeak. Albiste ona dela ezin ukatu.