Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaileko albisteak irudiekin 2021

Otsailak 25. BIBA zuek,  telebistako programan ikusi dugu Luis Txapartegi aizkolaria. Aurkezpen egokia egin diote Aizarnako aizkolari trebeari, berak kirolean egin duen bidea egoki azalduaz. Txapartegik ere egin ditu bere azalpenak, kirolak dituen  sufrimendu eta onurak agerian jarriaz.

Otsaileko Ilargia zeru urdinean, Eguzkiari  lagun egiten.

 Gaur bere  eguna ospatzen denez, Aizarnako Santa Engrazia ermitako Agata martiriaren irudia.

Ibai-Eder urtegia  dena beteta ikusten da otsailaren lehen egunetan. Zerbait hustu egin dute eta orain bere edukiaren  % 90ean dago, euri gehiago esperoko dute nonbait.

 Artaldeak beheko zelaietan dabiltza larrean. 2/02/2021