Lehen loratzen den bertako zuhaitza sahatsa da eta hauxe bere lorea.
|
Tximeleta bat hirusta lorean kokatuta, aurtengo lehen argazkia tximeletari ateratakoa. Aizarnan ateratako argazkia.26/02/2026
|
Aurtengo mus txapelketa ere antolatu du Aitzbarna Elkarteak. Sari politak ikusten dira irabazleentzat eta mereziko du bertan parte hartzea. Irakurri egitaraua eta animatu.
|
Azken egunetako euriak, Lasao errekara jaurtitzen duen errekatxo honen ur- jauzia handitu egin da. Txoko polita irudian jasotzeko.13/02/2026
|
Aizarnarko gehiagok ere hartuko zuten parte Kobaz Koba lasterketan, baina nik gazte sasoiko honi lortu nuen argazkia ateratzea. Ezagutzen dut eta kirolean maila hona duen mutila da hau ere.
|
Aurten ere, Amets Aranbarri Aizarnarrak maila gorenean hasi du urtea kirolean. Zestoan antolatzen den Kobaz Koba lasterketan bigarren sailkatu da, eta hori ez dago edonoren esku. Urtez urte aurreko postuetan ibiltzen da, eta ziur arantza hori kenduko duela hurrengo urtean.
|
Larunbatean haurrak eta gurasoak ibili dira herrian zehar koplari. (Argazkia Sorabil-Berri baserrian aterata dago eta Danbolin orri digitaletik jasota.
|
Otsailaren hiruan San Blas eguna ospatzen da. Santu hau eztarriaren zaindaria da. Eztarria babesteko, lepoan eramateko lokarriak eta apaingarriak bedeinkatzen dira, baita janariak ere: ogia, opilak eta abar. Gogoan dut haurra nintzela eta amak bidalita, argazkian ikusten diren elikagai hauek Aizarnako elizara eramaten nituela, hauek bedeinkatu eta familiaren eztarriak babesteko.
|
Aurten ere Santa Engrazia ermitako Agedaren irudiari lore sorta polit bat jarri diote bere egunean. Ermita honen atarian tertulia txiki bat egin dut Agedari bisita egitera etorri diren bikote batekin eta hauen esanetan Aizarnako elizan dagoen irudiari ere jartzen omen diote lore sorta egun honetan. Honen berririk ez nuen eta argazkirik ezin izan dut lortu aurten, ea hurrengo urtean lortzen dudan, oraindik badira Santa honen debotoak herrian. Bejondeiela.
|
Aizarnako eskolako haurrak, Santa Ageda bezperan, aurten ere etxez-etxe ibili dira koplak abesten, ohitura zaharrari eutsiz. Nire ikasketa garaian, geuk osatzen genituen taldeak eskean ibiltzeko, eta talde ugari sortzen ziren baserriz baserri, diru pixka bat eskuratzeko asmoz. Ohiturak bizirik jarraitzen du gaur egun ere, nahiz eta herri askotan ekintza honetarako talde bakarra osatzen den. ( 1 )
|
Santa Ageda bezperako koplarien irudia. ( 2 )
|
Otsailak 2 Candelaria eguna ospatzen da. Gogoan dut oraindik kandelak Puertekoan erosi eta nola joaten ginen elizara berauek bedeinkatzera. Bedeinkatutako kandelak askotan pizten ziren urtean zehar, ekaitz erasoetan bati-bat eta argindarrak ere askotan kale egiten zuenez ezinbestekoak berauek. Asko aldatu da gure gizartea.
|
Otsailaren lehen eguneko ilargi betea Aizarnatik begiratuta.
|
Aizarnari begira otsaileko lehen eguneko argazkia. Egun iluna baina paisaia beti bezalako erakargarria.
|