. Ohitura galdu gabe, honela ospatzen dugu sasikoipetsu eguna Aizarnan. Hurritz makila hartu, puntan txorixoa jarri eta suari begira, ilunabar patxadatsua pasatzen dugu. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe, sabela ondo aseta amaitzen dugu eguna, garizumako bijili eta barauek "mermarik" ez dezaten egin gorputzean.( 2 )
|
. Ohitura galdu gabe, honela ospatzen dugu sasikoipetsu eguna Aizarnan. Hurritz makila hartu, puntan txorixoa jarri eta suari begira, ilunabar patxadatsua pasatzen dugu. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe, sabela ondo aseta amaitzen dugu eguna, garizumako bijili eta barauek "mermarik" ez dezaten egin gorputzean.( 1 )
|
Eguzki-loreak pisu handia izan du Euskal mitologian. Hemen lora eder galanta atean jarri eta espiritu txarrak izutzeko. Mito hauekin sinetsi ezean, ateak dotoretzeko balio du behintzat
|
Herriko elkartean eta urtero ospatzen den mus txapelketan, Xabier Bergara eta Axier Gonzalez izan dira txapeldunak.Urte pila batean eraikuntza honetan ospatu da txapelketa hau, baina berria nola martxan dagoen hau izango zen azkena seguruenik. Beraz aurtengo txapel hauek bereziak izango direlakoan nago, eraikuntza honen zikloa amaitzen dutelako. Zorionak!! ( Txapeldunak eta txapeldun ordeak )
|
( Laugarren sailkatuak.)
|
( Hirugarren sailkatuak.)
|
Txirrindu probetako lehen saiakera aurtengo denboraldian. Zumaian ospatu zen eta Iraetatik pasatzen ikusten da taldea.
|
Abenduan berde egoten da. Urtarrilean buru soilik ikusten da. Otsailean loreak ateratzen ditu, beraz lozorroan oso denbora gutxi egiten du. Autoktonoa ez da izango, baina zuhaitz dotorea dela ezin ukatu.
|
( Azken partidak ordu txikietan.)
|
Julen Eizagirre Aizarnarra, iritsi da Zestoara bederatzi urte espetxean egin ondoren. Jende talde baten aurrean, ongi etorri berezia jaso zuen, aurresku eta guzti.. Bere semearekin ikusten da Zestoako kaleetara sartzen. Ongi etorri bizitza berrira. (Argazkia Danbolin orri digitaletik kopiatuta.)
|
Urtarrileko azken ostiralean, ospatu zen Aranburu landetxean mus txapelketa azkarra. Irudian lehen eta bigarren sailkatu zirenak ikusten dira. Aizarnarrik ez da ikusten. (Argazkia Igor Alkortarena da eta Aizarnarren falta ikusten dut)
|
Lora sorta berriarekin ikusten da Santa Agueda ermitan. Zestoako "Santaeskean" ibiltzen diren taldekoak egiten diote urtero eskaintza hau. Ohiturak jarraitu egiten du.
|
Santa Ageda bezperari dagokion ohiturari jarraituz, Lasaoko gazte eta haur taldea ikusten da Aizarnako Igartza baserrian. ( 1 )
|
Santa Ageda bezperari dagokion ohiturari jarraituz, Lasaoko gazte eta haur taldea ikusten da Aizarnako Igartza baserrian. ( 2 )
|
Santa Ageda bezperari dagokion ohiturari jarraituz, Lasaoko gazte eta haur taldea ikusten da Aizarnako Igartza baserrian. ( 41 )
|
Santa Agueda bezperan kantari irten dute aurten ere Aizarnako ikasle eta gurasoak. Ohitura ez dela galduko ematen du beste urte pila batean, argazkian ikusten diren haur hauek jarraitzen badute behintzat. Guraso eta txiki hauek kantari kalean ibiltzeak alaitu egiten du egun berezi honetan Aizarna.
|
Santa Ageda bezperari dagokion ohiturari jarraituz, Lasaoko gazte eta haur taldea ikusten da Aizarnako Igartza baserrian. ( 3 )
|