Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaila irudietan (2017)

Sasikoipetsu 2017
Sasikoipetsu 2017
Mus txapelketako argazkia.  Sailkapenean irugarrenak: Miguel Egiguren eta Segundo Lili.

Urteroko  ohiturari jarraituz aurten ere antolatu du herriko elkarteak  morroi peri egunari dagokion mus txapelketa azkarra. Goiz aldeko orduak  iritsi ziren irabazleak txapela buruan janzterako, baina nik ere ohiturari jarraituaz   itxaron egin behar argazkiak lortu ahal izateko. Merezi du hala ere itxaroteak, irabazleen goiz aldeko aurpegi alai hauek  irudietan jasotzegatik bakarrik ere. Zorionak irabazleei. Sailkapenean lehenak : Tomas Bergara eta Antonio Irureta.

Goizaldea iritsi zen partida hau amaitu eta txapelak janzterako.

Urritza makia hartu, puntan txorixoa jarri  eta brasetan erre ondoren ogitarteko ederra jateko. Aranburu atarian eta ilunabarrean egiten  dugu janaldi hau “Sasikoipetsu” egunean. Earraˇˇˇˇ.

Aizarnako eskolako ikasleek  ekimen bat egin dute bakearen alde. Ekimen honen  barruan bideoak ere  ikusi dituzte munduko gudaren irudiekin. Mundu osoko bakearen alde egin dute eta gatazka guztiak amaitzea eskatu ere bai. Baita ere plastiko ontziekin irudi bat osatu dute bakea aldarrikatuz. (Argazkia Danbolin.eus.)

Sahatsa izenarekin ezagutzen dut zuhaitz  hau. Udaberrian sartzerako esnatzen hasten zaigun  zuhaitz autoktonoa dugu eta aurten ere otsailean erdirako bota ditu kimuak. Eguna luzatzen hasi dela eta eguzkia gora doala sentitu du.

Mus txapelketako argazkia. Sailkapenean bigarrenak: Rikardo Gurrutxaga eta Pello Arrue.

Kobaz Koba  lasterketako artzain bidea taldean (17 km) lehen Zestoarra (Aizarna) Xabier bergara   sailkatu da 1h 47m 07s denboran amaitu du proba eta emakumezkoetan Mertxe Uribetxeberria sailkatu da 2h 23m 51s  behar izan ditu proba amaitzeko. Zorionak biei, gaztea kirolean ikusteak poza ematen dit niri eta kirolak bizia ematen duenez jarrai dezatela. (Argazkia Danbolin.eus)

Santa  Ageda bezperan koplari ibiltzen diren Zestoako  taldeak aurten ere lora sorta berritu diote Santa Engrazi ermitan dagoen irudiari. Agata Sizilian  martirizatu zuten 253 garren urtean, Aspaldiko Santa dugu Ageda eta Euskal Herrian betidanik  jarraitzaile  asko  izan ditu martiri  honek.

Nafarroako Erresuman, Santxo VII garren garaiko irudi honek ondo erakusten du aspaldiko debozioa duela Santa honek gure artean.

San Jose loreak deitzen diet nik lora hauei, jai egun honen inguruan loratzen zirelako izango da seguruenik, orain aurreratu egin dira eta Otsailean ere ikusten ditugu bide bazterretan. Ahoz-aho transmititu digute   jateko onak direla  eta nik urtero jarraitzen dut batzuk jaten, zapore handirik ez dute baina autoktonoak eta goiztiarrak direnez jaten jarraituko dut.

Santa Engraziko ermitaren  erloju zaharra lan eta lan ari da  Lasaoko gela batean. Era honetan akatsik txikienak ere agerian gelditzen dira eta zuzentzeko aukera ematen du. Akats txiki hauek nabaritzeko  egun asko behar ditu erlojuak lanean. Gastuei aurre egiteko erakundeen aurrean  tramiteak egin bitartean hemen jarraituko du lanean, espero asko ez luzatzea. Pena litzateke egitasmo polit honek bidean oztopoak izatea, denon ondarea den altxor hau  denontzako geldituko baita.

Garai bateko karobi zaharrari birmoldaketa egin eta belarra siloan gordetzeko prestatuta ikusten da  eraikuntza. Baina, karobia bezala, hau ere atzeratuta gelditu da, gaur bolak egin eta plastikoan gordetzen dituzte. Aldaketak gero eta azkarrago doaz.(Karobia-1)

Garai bateko karobi zaharrari birmoldaketa egin eta belarra siloan gordetzeko prestatuta ikusten da  eraikuntza. Baina, karobia bezala, hau ere atzeratuta gelditu da, gaur bolak egin eta plastikoan gordetzen dituzte. Aldaketak gero eta azkarrago doaz. (Karobia-2)

Otsaileko irudi bat Aizarnako zelaietan.

 Sartu gara Otsailean eta izenak esaten duen bezala hil hotza izatea normaltzat hartu behar, neguaren erdi-erdian dago eta. Dena den, hotzari  aurre egiteko hilaren hiruan ospatzen den San Blas egunari dagozkion opilak janez hastea onena.