Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaila 2025

Sasi-koipetsu ospatzen eskolako haurrak. (Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota dago)

Sasi-koipetsu, aspaldiko ohitura da Aizarnan. Aurten ere berritu dute ohitura  eskolako haurrak. ( Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota dago )

  Aizarnan eta gazte garaian berak bizitako oroitzapenak argitaratu ditu liburu batean  Jesus Egigurenek.

Kobaz koba lasterketa honetan harrigarria da emakumeak  zenbat ugaritu diren azken urte hauetan eta maila ona lortzen ari dira, gainera. Bejondeiela.

Otsailak 15. Aizarna bailarako irudi bat. Berde ikusten da otsaila izan arren.

  Kobaz koba lasterketa, Santa Engrazia ermitatik pasatzerakoan Aizarnako partaideei argazki batzuk ateratzen beti saiatzen naiz.  Taldean doazela zaila egiten da ezagutzea  eta Aizarnako partaide baten argazkia bakarrik lortu nuen. Eguraldi hotza eta haizea zen  nagusi tontorrean.

Naiz eta otsailaren erdian egon, eguraldi epelak dauzkagu azken egunetan.  Honen eraginez hasi dira polena botatzen zuhaitzak, alergikoentzako sufrimendua eta udaberria luze egingo zaie seguruenik. 18/02/2025

Aurtengo kobaz koba lasterketa luzean, Amets Aranbarri Aizarnakoa  izan da lehen Zestoarra. Bejondeiola.  ( Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota dago)

Aurten ere antolatu du Aitzbarna Elkarteak otsailari dagokion  mus txapelketa azkarra. Irakurri egitaraua.

Otsailak 8. Gazume eta Ernio mendi  gailurrak elur zuriarekin esnatu dira. Nik dakidala bigarren aldia da aurtengo neguan elurtuta ikusten ditudala. Ea berriz ikusteko aukera izaten dudan eta behetan ere gustura ikusiko nuke, aspaldian ez baitut ikusi.

Kobaz-Koba lasterketa
Kobaz-Koba lasterketa
Asteartea 4. Santa Ageda bezperan ere eskolako haurrak eskean ibili ziren kasko inguruan. Oraingoan haurrekin batera beste belaunaldiak ere  ibili dira berauekin. ( Argazkia Dabolin orri digitaletik jasota dago )

Santa Agedak, Engrazia Donearen  ermitan  duen irudia  lora sorta polit batekin ageri da aurten ere. Koplak kantatzearekin batera irudiarekin gogoratzen den jendea ere bada oraindik bailaran, urtero gogoratzen dira eta urtero eskaintzen die lora sorta bat. Ekintza polita benetan.

Igandeak 2. eta baserriz baserri, Santa Ageda bezperari dagokion  ohiturari jarraituz, eskolako haurrak beren gurasoekin  eskean ibili dira aurten ere. Eskolak dituen  beharretarako  erabiltzen dute  bildutako dirua.