Egun, ez du garai batean zuen garrantzirik Zestoan eta otsailean ospatzen den morroi-feriak. Ez da egun honen arira Aizarnako elkartean ospatzen den mus txapelketa azkarrak ere . Hala ere ohiturak jarraitu egiten du eta otsaileko 28an ospatu da berau. Sariak ez zuten aitzakiarik eta 16 bikote aurkeztu dira bertara. Nik ere ohiturarekin jarraituaz irabazleen argazkiak argitaratu ondoren, zorionak ematea dut helburu lerro hauetan eta gozatu dezatela urtean zehar txapel dotore hauekin. Aurten txapela jantzi duen bikotea: Xabier Eizagirre eta Josu Zelaia izan dira eta bigarren sailkatuak, Mikel Lizarralde eta Eneritz Lizarralde. Merezimendu osoarekin irabazitakoak direnez, gozatu lortu dituzuen txapel eta sari berezi hauekin. Zorionakˇˇˇ
|
Zestoako dorrean kokatu dituzte berriro kanpaiak, egun dagoen teknolojiaz baliatuta.
|
Aizarnan eskolako haurrak ostegun gizena ospatzen ari dira herriko plazan. Sasi koipetsu deitzen diogun egun honetan, txorixoa erretzera irteten dute mendira eta jakina gero bertan jan ohi dute. Aspaldiko ohituraren jarraipena.
|
Eskola txikien eguna antolatzen ari den batzordeak, bazkaria antolatu da herriko pilotalekuan martxoaren 14an. Batzorde honek ahalik eta jende gehien bildu nahi du bazkari honetara, nahiz herrian edo kanpoan bizi. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Anbun eta Konpitterokon, martxoaren 8ra bitartean, salneurria 20euro helduak eta 12euro haurrak. Bazkaria alaitzeko bertsolariak, lehengo eta oraingo eskolako argazkiak eta abar egongo dira ikusgai, baita ere festari buruzko informazioa bertan emango da. Lantaldean parte hartzeko, bete izen emate orria eta ekarri ekitaldira edo eman Ahurra guraso elkarteari. Animatuˇ Antolakuntza Batzordea
|
Kanpaiak
|
garabia kanpaiarekin.
|
Mendiko bideetan dauden ur potzuetan zakel arrautza ugari egoten dira, nahiz askotan ez konturatu. Argazkian ikusten diran arrautza hauek laster dira txalburu.
|
Otsaila aurrera doa eta hurbiltzen ari da urtero egiten den txapelketa azkarra Aizarnan. Argazkian ikus liteke egitaraua eta sari dotoreak ikusten dira gainera. Merezi du parte hartzeak.
|
Idiazabalgo eliza nagusia
|
Olabarriako eliza nagusia
|
Idiazabalgo elizan dagoen organoa
|
Eliz atarian kandelak bedeinkatzen.
|
Ohiturari jarraituz,Santa Ageda bezperan eskean ibili dira aurten ere Aizarnako haurrak.. Taldea kantuan ikusten da Iribarren baserrian. (Argazkia Danbolin Webgunetik jasota dago).
|
Aurten ere Santa Engraziako Aguedaren irudia, lora sorta batekin apainduta ikusten da bere eguna ospatzen den honetan. Aspaldiko urteetan ohitura honekin jarraitzen dute Zestoako koplari taldeak.
|
Otsaila hil berezia, egunak motzak eta gau luzeak, nahiz eta eguzkia goraka joan. Negua amaietzera doan seinaleak ere baditu berekin, zuhaitz goiztiarrak esnatzen hasten direlako. Jaiak ere egoera honekin lotuta daudela esango nuke: Kandelaria, San Blas, Santa Ageda eta Karnabalak ere aurten Otsailean ditugu. Aspaldiko ohitura da Kandelaria egunean berauek bedeinkatzea, naiz eta egun oso kandela bereziak ikusten ditugun elizetan eta etxeetan Egun pasa Idiazabalera joan eta ohitura onekin topo egin nuen, baita bedeinkatu ere kandela dotore bat. Egoera zailak gainditzeko ea lagungarri izaten den, oitura zaharra baita hau ere.
|