Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Martxoko albisteak irudiekin

Aizarnako eskolatik ere hurbildu dira   Santa Engraziako erlojua ikustera. Erloju hau Zestoan dago orain ikusgai erakusketa batean.

Erakusketaren ordutegia azaltzen da argazkian.

Santa Engraziko erloju  zaharra indarberritu ondoren Zestoako Kultur Etxean dago ikusgai. Zestoa eta inguruko biztanleentzako  erakusketa bat antolatu da ermitara jaso  aurretik eta orain hemen dago aukera   erloju mekaniko honen funtzionamendua  ezagutu eta altxor berezi honekin gozatzeko. Egin bisitaˇˇˇ

Tik-tak, tik-tak…. ermitako erlojua lanean ari da gau eta egun,  begiratu eta badirudi zain dagoela bere lekura itzultzeko, baina harriak altxatzeko eta berau kontrolatzeko behar dituen baliabide elektrikoen zain dago.  Ea lehen-bailen iristen diren muntaketak egin eta bere lekuan kokatzeko.

Santa Engraziako erlojuaren berreskuratze lanen barruan sartu dute   ermitako kanpaiaren sostengua berritzea ere. Kanpaiaren burdinazko sostengua  hondatuta zegoen  eta orain dena eraberritu dute erlojuarekin ari den bolondres  taldeak. Bejondeiela. (Argazkia Tomas Bergara)

 Udaberria hurbildu bezain azkar “Procesionaria” deitzen diogun  har hauek  hasi dira pinudietatik irten eta ilara luzeak eginez bideak zeharkatzen. Pinudietatik jaitsi eta lurrean sartzen omen dira gero tximeleta jaiotzeko.

San Martin ingurua izan da orain arte txerri bodak egiteko garairik onena, gaur egun  ez dago urte sasoi horri begira egon beharrik, izozkailuak direla eta. Aizarnan San Martin inguruan eta  Aranburu landetxean  gozatzen dugu txerrikia janez,  orain urte sasoiari begiratu gabe Konpitterokon daukagu aukera txerrikiarekin gozatzeko. Zalea dena urbildu dadila, argazkian ikusten den txerrikiarekin gozatzera.