Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Martxoan bildutako albisteak argakiekin.

Koroa-birusaren arazoak direla eta erietxeak gainezka egin dute. Egoerari irten bidea emateko Maria Kristina hotela moldatu dute gaixoen zainketarako. Argazkian ikusten den eraikuntza dotore hau horretarako erabiltzea guztiz egokiairuditzen zait. Egoera zail hau denon artean gainditu behar dugu, denak etxean geldituta.  Argazkia 2019/12/22

Iraganeko txirrindua egoki apaindu eta lorategian kokatuta

Aurtengoa negu epela izan dugu, bazirudien udaberrian geundela, zeru urdinekin gozatzeko aukera izan dugu eguna joan eta etorri. Udaberrian sartu eta martxoko azken egunak   neguaren aurpegia erakutsi digu eta mendian elur zuria  dela   agurtu gaitu.

Agur esan behar, aurtengo  prozesioak ikusteari. Argazkietan jasotzea gustuko nuen, baina orain lehentasun handiagoak ditugu. Etxean igaro behar birusa saihesteko ahaleginetan.

Bedama bailarako iturria. Inguruko baserritarren ornidura izandakoa, garbi dago ondo zaindu zutela berau.

 Martxoaren 8rako ikasle talde batek honelako esaldia margotu zuen zubi azpi batean, emakumeen parekidetasuna aldarrikatzeko.  Belaunaldi honek lortuko duelakoan nago. (1)

Koronabirusaren aurrean sortu den panorama ikusita, martxoaren 14ko antolatuta zegoen bazkaria bertan behera geratzea erabaki du eskola txikien festaren antolakuntzak.  Ez dakigunez  egoera noiz arte luzatuko den, txartela erosita dutenei dirua itzultzea erabaki da. Anbun eta konpittokon dirua itzuliko da txartela aurkeztuta.  Penaz baina horixe hartutako erabakia.Ahalegina egingo  da horrelako bazkari bat egiteko aurrerago. Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

Egun, ez  du garai batean zuen garrantzirik Zestoan eta  otsailean ospatzen den morroi-feriak. Ez da  egun honen arira Aizarnako elkartean ospatzen den mus txapelketa azkarrak ere . Hala ere ohiturak jarraitu egiten du eta otsaileko 28an ospatu da berau. Sariak ez zuten aitzakiarik eta  16 bikote aurkeztu dira bertara. Nik ere ohiturarekin jarraituaz   irabazleen   argazkiak argitaratu  ondoren,  zorionak ematea dut helburu lerro hauetan eta gozatu dezatela urtean zehar txapel dotore hauekin.  Aurten txapela jantzi duen bikotea: Xabier Eizagirre eta Josu Zelaia izan dira eta bigarren sailkatuak,  Mikel Lizarralde eta Eneritz Lizarralde. Merezimendu osoarekin irabazitakoak  direnez, gozatu lortu dituzuen txapel eta sari berezi hauekin.  Zorionakˇˇˇ   **Jon Egiguren**