Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Martxoa, irudiak eta argazkiak. 2022

Birigarroak garai honetan egunsentiak alaitzen dituzte eta  udaberria datorrela adierazten dute bere kantu alaiekin.

 Erregaian salneurria dela eta garraiolari  asko greban izanik  arrantza ontziak etxean gelditu dira.16/03/2022

Martxoak bederatzi, Jabier Zinkunegi (Treku) joan zaigu gure artetik. Aizarna-zale porrokatua  eta elkarteko mus txapelketa zalea zen berau. G.B.

Ez du testurik berezirik behar, dena esaten du argazkiak.

Martxoaren bigarren egunean  hausterre-eguna ospatzen du erlijio katolikoak. Inauterien amaiera eta garizumako lehen eguna dugu, naiz eta lehengo garrantzirik ez duen garai honek gizartean.

  Zuhaitzak dagoeneko polen ugari igorri  dute airera. Lurreratzean  begira nola pilatu den Ibai-eder urtegian. Kotxeak zikindu eta alergiak sortzeko  garai paregabean gaude.

Esnatzen  hasi dira zuhaitzak  eta magnoliak loraz beteta daude martxoko lehen egunetan. Zuhaitz honek  lorea lehenago ateratzen du hostoa baino.

Amets Aranbarri, Aizarnako kirolariak,  Aiako mendi lasterketa irabazi du. (06/03/2022). Mutil hau sasoi onean dagoela  ezin ukatu. Urte hasiera honetan lasterketa ugari irabazten ari da eta irabazten ez duenean ere,  lehenengo postuetan sailkatzen ikusi dugu. Bejondeiolaˇˇˇˇ  ( Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota )