Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Martxoa eta Aizarna 2026

Korrika euskeraren alde Aizarnan
Korrika euskeraren alde Aizarnan
Eskolako haurrak eta beraien gurasoak partaide nagusiak direla, Aizarnan ere korrikan egin dute euskararen alde. (Argazkiak Danbolin orri digitaletik jasotakoak dira)

  Zelatunen,  Antonion borda ireki zuten atzo eta Xanpainarekin gonbidatu zituen hurbildu ziren guztiak.  Beraz guk  ere ospatu genuen eguna eta irekita jarraitu dezala urte askotan, Ernioko toki   paregabean  dagoen txoko berezi hau.  Mendizaleak eskertuko dute eta.

Martxoak 8. Emakumeen Nazio Arteko Eguna ospatzen da.  Aizarnan ere egin duten  berdintasunaren aldeko aldarrikapena.

Martxoak 9. azken euriak direla eta  Ibai-eder urtegia dena beteta dago eta gainetik ere ura jaurtitzen ari da.

Aizarna bailara, martxoaren  lehen egunean ateratako  irudia ermitatik begiratuta.

Aizarnan eta otsailean jokatzen den mus txapelketa herrikoi honek  xarma berezia duela   ezin ukatu, hemen txapela janzten duen  bikoteak herriko muslaririk onenen begirunea eskuratzen baitu. Aurtengo txapeldunak; Josu Zelaia eta Xabier Eizagirre izan dira eta zorionak eman behar

Urtero bezala aurtengo  txapelketan ere gazte multzo polita ikusten zen Aitz-Barna Elkartean  eta gazteak berarekin  daraman alaitasuna, gainezka egon zen partidak amaitu arte. Bigarren sailkatuak Eneritz Erkizia eta Jon Aldalur

Lehen, bigarren,hirugarren eta laugarren sailkatuak sariak eskuan dituztela