Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Martxoa eta Aizarna (2018)

Aurten udaberriko  sarrera egunetan  tenperatura hotzek eta elurra mendi tontorretan ikusi dugu. Negua nahiko gogorra igaro dugu ea udaberriak zer aurpegi erakusten digun. Argazkian, Azpeitiko Olatz komentua ikusten da, mendi tontorrak  elurtuta direla.

Udaberrian sartu gara eta tulipan batzuk loratu dira. 21/03/2018

San Jose loreak deitzen diogu Aizarnan lora hauei, jateko onak zirela esaten ziguten  eta jan ere  egin genituen  haurtzaroan,  baina ez  gozoak zirelako, Santuan izena zutelako behar bada.  Ohitura honekin jarraitzen  dut oraindik eta urtero jaten ditut dozena erdi bat.

 Aranburu Landetxean,  Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko loturak ezagutzeko Nabarralde fundazioko  taldeak eman duen hitzaldia oso atsegina izan dela esan beharra daukat. Bertan historia hau egoki azaldu zuen Beñi Agirrek eta orain gai honi buruz  zerbait gehiago dakigu. Gai honi buruz Beñik idatzitako  liburua ere salgai zegoen bertan, beraz eskerrak eman behar taldeari.

 Emakumeen eguna ospatzeko  Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailak antolatutako ekintza batean,Txikita de Aizarna izenarekin ezagutzen dugun pilotari ohiak, errekonozimendua jaso   jaso du beste batzuen artean. Emakumeak kirolean ireki zuten bidearen errekonozimendua merezitakoa niretzako. Zorionak¡¡¡  (Argazkia Diario Vasco egunkariatik jaso dut.)

Martxoak 8 emakumeen eguna. Parekidetasuna aldarrikatzeko egunean Aizarnako emakume taldeak atera zuen argazkia dugu hau. Nire elkartasuna, emakumeak berdintasuna lortzeko aldarrikapen egunari.

Martxoak 8 emakumeen eguna ospatu da lurralde askotan. Egun honetan  Aizarnan  ere   amantala  ugari ikusi dugu zintzilik herriko  plazan. Eguna ospatzeko elkartean bazkaldu  zuten emakume talde batek eta planto egiteko eguna zutenez, gizonak prestatu behar bazkaria. Nire elkartasuna, emakumeak  parekidetasuna lortzeko  lortzeko aldarrikapen egunari.

Nabarralde fundazioko Azpeitiarren  napar zuztarrak taldeak, hitzaldi bat antolatu du Aranburu landetxean.  Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko loturak ezagutzeko aukera  polita izango da bertan. Martxoa 9  eta ordua 22:00.

Hil honetako fatxaden  argazkian  Partxuelko etxeak ikusten dira, 3 eta 5 zenbakiak dituztenak.