Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Maiatzeko irudiak eta albisteak 2017.

Lasaoko Markesak ibili zuen kotxearen aulkia.

Iristear dago Aizarnako pazko jai eguna eta argazkian ikusten den egitarauak garbi erakusten du egun pasa eder bat egiteko aukera dagoela Aizarnan.

Lasaoko Markesa eta bere senarra kotxe dotorearekin. Zenek hamaiketako garestiena egin apustu   omen zuen markesak bere lagunekin. Markes honek   arrautza eta  xingarra  mila pezetakoekin frijitu omen zituen. Seguru garestia irtengo  zuela hamaiketako honek. Esaerak hala dio.

 Aizarnako  haurrak argazkian,txotxongiloak egiteko ikastarotik irten ondoren. Ikastaroa   Iban Bergarak eman zuen. (Argazkia danbolin.eus)

Chicagoko Haymarket hirian sortu zen matxinadaren ondorioz,langileriak  maiatzaren lehen eguna hartu zuen bere eskubideak errebindikatzeko eguna. Langileria 8 orduko lan eguna lortzeko egiten ari zen aldarrikapenean,gertatutako istripuak sortu zuen matxinada hau, bertan poliziak langileen  elkarretaratzeak tiroz deuseztatu zuen eta hilik gertatu ziren langile batzuk. Geroztik maiatzaren lehen eguna langileriaren eguna ospatzen dugu.   Gora Maiatzaren lehena.

 Hasiera batean, argindarrez hornitzeko zegoen zutabea, burdinazko  kable batekin lotuta zegoen  Santa Engraziko ermitari.  Orain ermitako eremutik kanpora lotuta jarri da zutabea eta argindarra hornitzeko kableak lur azpitik pasatu dira. Kontadorea ere  ermitaren  hormetan zegoen kokatuta eta nahiko desitxuratuta gainera, orain berria jarri eta zutabeari lotuta gelditu da. Ezin ukatu  ermitaren estetika eta eremuak hobera egin duela.

Maiatza edo Loraila deitzen diogu hilabete honi. Loraila esaten diogu eta jakina hil honetan ikuste dugu natura lorez beteta.Maiatzari, Amabirjinaren  hila ere deitzen diote, gogoan dut Aizarnan lora sorta dotoreak  eskaintzen Amabirjinari elizan  kantu politak kantatuaz.

Zestoako Santakutz egunean diana jotzen ikusi ditut Idiakaitz taldeko txistulariak hirian daukaten gurutzearen aurrean eta berau egoki apainduta gainera,jendea alai esnatzeko izango da seguruenik. Aspalditik ospatzen dute egun hau Zestoan, Aizarnak jarritako izena duelako hiri honek  eta pentsatzen dut Aizarna ere gogoan izango zutela txistulari hauek diana jotzerakoan. Gurutze honek Aizarnak jarri zuena ordezkatzen duelako alegia.

Aizarnako kaskoan dauden etxeak duten itxura ezagutzeko, hileroko argazkia dugu hau. Azkena egin ziren etxe berrien atzeko aldeak duen fatxada  ikusten da  balkoi edo terraza politekin.

Amets elkarteko mendizaleak etorri dira Aizarna bailara ezagutzera. Zestoan autobusa utzi eta oinez egin dute bidea  galtzada zaharretik.  (Argazki gehiago artikuluen atalean)