Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Maiatzeko albisteak irudiekin-2020

Maiatza arrosa baten argazki honekin amaitzen dut.amitzeko arrosa baten argaz

Paisaia honetan lehen Aizarnak ez zituen  zuhaitz motak ikusten dira eta  bere Jatorria Txinan  omen dute.  Europan eta Amerikan ere  finkatzen ari omen da eta  Aizarnara ere iritsi zaigu, baso kudeatzaile aitzindari baten eskutik. Egur ariña eta gogorra omen du zuhaitz honek,  ea emaitzak onak lortzen dituen, zuhaitz mota honekin.

Txoriak dena  lumatuta lortu nahi nuen argazkiak kale egin dit. Nire azken bisita egitera joan eta hegan zebiltzan inguruko zuhaitzetan. Zorte ona izan dezatela.

  Konfinamenduan  gaudelako  naturatik  nahiko urrun egon gara, baina honek bere bidea egiten jarraitu du. Lehen argitaratu nuen zozo habiak aurrera egin du, eta lumatzen  direnenan bere bidea jarraituko dute.Espero beste argarzki bat lortzea ihes egiterako.

Erdoiztan San Isidro egunean egiten zen jaia eta  arkume errea gogoan. Koronabirusa dela eta aurten ez Erdoiztan eta ez beste inon ez dugu ospatu baserritarren egun berezi hau.

Egun txoriak lorategietan ere egiten dituzte habiak. Habia hau zozoarena da eta nire etxe atarian egin du, espero dut jarraipen txiki bat egitea.

Ibai-Eder urtegiak maiatzak 10ean duen egoera,  iaz urte garai honetan zuen maila bera dauka,  edukiaren % 86,60koa da.

Kuku prakak (2)
Kuku prakak (2)
Kuku prakak ( 1 )
Kuku prakak ( 1 )
2019-2020 ikasturtearen azken zatia erabat ez ohikoa bihurtu zaigu COVID-19ak sortu duen pandemiak eragindako osasun larrialdia dela eta. Konfinamenduan egon gara eta gaude oraindik orain, nahiz eta lehen neurri aringarriak martxan jarriak diren. Egoera honek, eta gure ardura pertsonal zein kolektiboak, arduraz jokatzera eraman gaitu eta Eskola Txikien Festaren inguruan ere erabakiak hartu beharrean egon gara.  Ate joka baitugu ekainaren 14a, eta etorkizuna zer nolakoa izango den jakin ez arren, erabaki zentzudunena Eskola Txikien Festaren antolaketa lanak etetea izango dela  onena pentsatu dugu. Beraz, 2020ko ekainaren 14an Aizarnan ez da Eskola Txikien Festarik ospatuko. Baina, esan bezala, antolaketa lanak etetea erabaki da, izan ere, Eskola Txikien Festa antolatu behar da Aizarnan, beraz, 2021eko ekainaren 13an izango da hurrengo Eskola Txikien Festa, Aizarnan bertan. Ordurako osasun krisi hau gainditzeko ahaleginean jarraituko dugu guztiok.

Maiatzak 10, Diario Vasco egunkariak Jesus Egigureni egindako elkarrizketa bat argitaratzen du. Argazkian bere margo baten ondoan ageri da eta jakina Aizarna ikusten da bertan, bere jaioterria maite duen seinale. ( Argazkia Diario Vasco egunkariatik jasota)

Maiatzaren lehen eguna langileriaren eguna ospatzen dugu. Aurten ezin dugu manifestaldirik egin koronabirusaren itxialdia delako, baina egoera honek ez dezala langileriaren baldintzarik murriztu.