(Bazkaria ganbaran)
|
(Trikitilari gazteak bazkaria alaitzen)
|
Pazko jaiak Aizarnan. Argazkian irakur liteke egun honetako egitaraua, egun polita pasatzeko aukera paregabea dago.
|
(Bazkaria jangelan)
|
Galtza zuriekin eta Azpeitiko frontoi txikian, lehen aldiz plazaratu dira hiru txiki hauek. Oraindik bide luzea dute aurrean, baina zaletasun faltarik ez dutenez, batek daki noraino iritsiko diren. Amane Goenaga, Xabat Egiguren, eta Joanes Azpillaga Egiguren ikusten dira argazkian
|
. Mikel Arregiren eskutik, Lagun Ona MB (e) k,.elkarbanatu duen argazkia eta idatzia dira hemen azaltzen direnak kopiatuta=====. Aizarnako atzoko emanaldia berezia izan zen, nola bestela. Egundoko xarma duen ganbara horretan. Yalung Kangetik bueltan Benan-ek berak diapositiba emanaldia eman zuen lekuan bertan, berea zuen proiektoretik botata. Eta publikoan, batik bat, senide eta lagunak.=====. Argazkietan, Xumar eta Estitxu ageri dira, azalpenak ematen
|
Aspalditik ospatzen da San Isidro eguna Erdoiztan eta aurten ere ospatu dugu ohitura zaharra errepikatuz. Bailaran bizi diren auzotarrak eta jatorria hemen duten biztanle ugari hurbildu zen bertara, aspaldiko oroitzapenak gogoratzeko asmoarekin. Meza santua, bazkaria,trikitia, auzo paregabea eta eguraldiak ere lagundu zuenez ezin gehiago eskatu San Isidrori.( 1 )
|
Guesalaga eta Aranburu abizena zuten senar emazteak joan omen ziren Aizarnatik Argentinara.Orain ondorengoak etorri dira Aizarnara bere arbasoen jaioterria ezagutzera. Aizarnan bataiatu zirela eta eliza ezagutu nahi zuten, Santa Engrazia ermita ere bai. Aizarnako historia aztertu genuen ermitarako bidean eta gailurretik gustura egon ziren bere arbasoen lurrei begira. Argazkia ere atera genuen orrirako, gero Argentinatik ikusi ahal izateko. Ondoren Zestoara joan ziren Guesalaga baserria egon zen lekua ezagutzera Eskertu zuten laguntza.
|
(Meza Santua)
|
Maiatzaren lehena langileriaren eguna ospatzen dugu. Langileriak ondo merezitakoa duela esango dut.
|
San Telmo jaietan, talo postua jarri zuten Aizarnarrak Zumaian. Hemen lortzen den dirua, elkarte berriari laguntzeko erabiltzen da eta herriko produktuekin osatutako otar eder bat ere zozkatu zen bertan. Ogitarteko eta taloekin egindako mokadu gozoak dastatzeko aukera paregabea izan zuten Zumaiarrak. ( 2 )
|
San Telmo jaietan, talo postua jarri zuten Aizarnarrak Zumaian. Hemen lortzen den dirua, elkarte berriari laguntzeko erabiltzen da eta herriko produktuekin osatutako otar eder bat ere zozkatu zen bertan. Ogitarteko eta taloekin egindako mokadu gozoak dastatzeko aukera paregabea izan zuten Zumaiarrak. ( 1 )
|