Aspaldiko ohitura da Pazko jaia ospatzea Aizarnan, argazkian umeak txapel jaurtiketan
|
Aspaldiko ohitura da Pazko jaia ospatzea Aizarnan, argazkian trikitilariak azoka eta plaza alaitzen.
|
Aspaldiko ohitura da Pazko jaia ospatzea Aizarnan, argazkian arkumeak erretzen bazkarirako.
|
Aspaldiko ohitura da Pazko jaia ospatzea Aizarnan, argazkian egunaren hasieran plazak zuen itxura
|
San Isidro egunean eta aspalditik egin ohi den bezala aurten ere ospatu dute egun berezi hau Erdoiztan. Jende multzo polita hurbildu da bertara nahiz eta eguraldia nahiko nahasia ikusten zen, dena den ekintzak egin bitartean lagundu zuen honek ere eta festa giro atsegina benetan.
|
Isidro deunari eskainita dagoen ermita dena bete zen meza garaian eta bailarako hirukote batek alaitu zuten berau. Ermita egoki apainduta zegoela ezin ukatu, polita zegoen benetan. ( 1 )
|
Erdoiztan jaio, bertan ezkondu eta Ariztain baserrian bizi den Inaxi Gurrutxagari omenaldia egin diote bertako festa egunean. Auzoan urte luzez lan bikaina egindako emakumea da; jaietako antolaketan nahiz ermitaren zaintzan aritu da, eta ezin uka merezitako aitortza jaso duela. Meza eman zuenak ere aipamen berezia egin zuen, urte guzti hauetan egindako lanak goraipatuz, eta txalo zaparrada handia jaso zuen bertan. Elizan jasotako beroa handia izan bazen ere, ez zen txikiagoa izan argazkian ikus daitekeen bezala lora sorta jaso zuenean. Zorionak eman besterik ez zait gelditzen, auzoaren alde egindako lan guztiak kontuan hartuta.
|
Maiatzak 26 Pazko jaia egingo da Aizarnan. Aspaldiko ohitura honek jarraitu egiten du eta egun borobila pasatzeko aukera dagoela esango nuke. Irakurri egitaraua eta hurbildu bertara ez du damurik izango eta.
|
Maiatzak 15. Euskal Herriko emakumeen itzulia Aizarna zeharkatu du. Erreziletik Aizarnarako bidean Erdoiztarako bidegurutzean ateratako argazkia dugu hau.
|
Isidro deunari eskainita dagoen ermita dena bete zen meza garaian eta bailarako hirukote batek alaitu zuten berau. Ermita egoki apainduta zegoela ezin ukatu, polita zegoen benetan.( 2 )
|
Ertxina mendiko gurutzea maiatzean. Paisaia polita ikusten del toki honetatik ezin ukatu.
|
Maiatzeko lehen egunetan ermitatik ateratako argazkia. Egun iluna zen trumoi lainoak beheraino, hala ere nabari ikusten da zelaietatik lehen belarrak jasota direla.
|
Maiatzaren lehen aguna langileriaren eguna ospatzen da. Langileriak badu zer aldarrikatu egungo gizarte honetan ere. Gutxieneko soldata, etxebizitzaren arazoa eta abar. Lana eta familia haztea erakargarriago izateko laguntzak lortzea.Lanerako bizi beharrean lana bizitzeko egitea. Gizartearen onurak lortzeko beti dago zer landu.
|
Maiatzak hiru, Santa Kutzak ospatzen dira Zestoan. Aizarnak egin zuen hiribildu hau deitura honekin bataiatu zuten eta eguna ospatzeko benetan dotore apaintzen duten gurutzea. Ez da sortu zenean jarritako gurutzea izango, baina ohiturak jarraitu egiten du.
|