Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aurrekoa

Aizarnako Herri Elkartea kexatu egin da pinu ateratzen dabiltzan kamioiak sortzen duten arazoak direla eta. Irakurri arazo hauei aurre egiteko Udaletxeari egiten dien eskaera. =============================================================== Azken urteetan kamioi asko dabil baso-ateraketan, eta hemendik aurrera ere hala izango da itxura denez. Horrek segurtasun arazo asko sortzen dizkigu Aizarnako plazan eta errepidean. Aizarnako herri elkartetik diogu, aizarnar asko arduratuta gaudela ezin dutelako plazan lasai ibili, batez ere umeak daudenean, eta errepidean ibiltzea ere oso arriskutsua gertatzen dela kamioiak dabiltzanean. Udalari konponbideak eskatu izan dizkiogu, baina orain arte ez dugu erantzun argirik jaso. Gainera, aste honetan jakin dugu kamioi asko ez dabiltzala legez… Noiz arte horrela? Zerbait lazgarria gertatu arte? Noiz arte onartu behar dute egoera hau agintari eskudunek?

Txikia Ertaina Haundia
Ikusi argazkia bakarrik, tamainu originalean