Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Maiatza Aizarnan 2019

Gertu da Aizarnan ospatzen dugun Pazko jaia. Ekainak zortzirako dago antolatuta eta eguraldiak laguntzen badu egun borobila igarotzeko aukera paregabea dagoela esango nuke. Egitarauko argazkiak ondo  irudikatzen du eguna, ekintzak bertan  irakur litezke  eta txahal erre honek botatzen duen usain gozoa jasotzea  bakarrik falta zaio, nolako bazkaria izango den jabetzeko. Artisau postuak, aulki erakusketa, trikiti lehiaketa, txahal errea eta abar. Egun osorako  ikusmira dago antolatuta, beraz gonbidapena luzatuta dago  egunarekin  gozatu nahi duenarentzat.

 Ekainak 8 pazko jai egunean, garai batean artisauak egindako aulki erakusketa izango da Aranburu atarian. Aulki hauek dituenak erakutsi ditzala, ikusleen begiak eskertuko dute eta.

Maiatzak 26 hauteskundeak egin  dira Aizarnan. Europako Legebiltzarra gehi Gipuzkoako Batzar nagusia eta Udaletxea osatzeko. Argazkian mahaiko arduradun eta begiraleak ikusten dira. Mahai honetan lortzen diren emaitzak ere laster izango dira bertan.

Zumaian kokatzen den, GKN Drivelinne  enpresako taldea, hirugarren sailkatu zen Donostiako enpresen arteko korrika lehiaketan. Talde honetan lehiatu zuen Aizarnako Aranbarri gazteak ere, argazkian podiumean ikusten da berau.  Zorionakˇˇ

Hemendik begiratuta ikusten den paisaiaren mapa bat kokatu dute Santa Engrazin. Ekintza Agiro Mendi taldearena dugu.

Azpeitiko Ilunpe pilota elkartea, Berria pikota txapelketako final laurdenetarako sailkatu da, Ultzamako Buruzgain taldearen aurka lehiatu ondoren. Kadetetan, Aimar Egiguren Aizarnarekin lotura zuzena duen mutilak  Josu Labakarekin jokatu zuen. Ekainaren 2an final laurdenak  Usurbilen. (Argazkia Uztarria.eus)

EHBildu alderdiak, aurkeztu ditu bere hautagaiak Zestoako Udaletxea osatzeko. Zerrenda burua Mikel Arregi eta Aizarnatik Ane Aranburu ikusten dut zerrendan.

 EAJ alderdiak, aurkeztu ditu bere hautagaiak Zestoako Udaletxea osatzeko. Zerrenda burua  Garikoitz Mendizabal  eta Aizarnakoa den  Joxe Arambarri ikusten dut zerrendan.

Ikasleak antolatutako zirkuari begira plazan. Haurrak gustura eta haurrak gustura badaude gurasoak zer esanik ez.

Taldea lanak amitu ondoren. Adina ikusi eta merezitako txaloak jaso zituzten.

Maiatzak 9 eskolako ikasleek antolatuta, “Aizarna fantastik zirkua” izenarekin ikuskizun polita eman dute  herriko plazan. Antzerkia, zirkua eta gimnasia denak lotu dituzte egoki eta azpimarratzekoa  jende aurrean azaldu duten erraztasuna lanerako. Lan bikaina eta ikuskizun polita haurren adina ikusita, sormena bultzatzeko baliagarria izango delakoan nago. Haurrak beti sortzen dute alaitasuna herrian.

Aizarnako zelaiak  Maiatzean.
Aizarnako zelaiak Maiatzean.
Lurrak landu  eta azia ereiten da Maiatzean. Egun ez da toki askotan ikusten hainbeste soro landuta. Loiola30/04/2019

Begira nolako giroa sortu zuten herriko plazan.

Maiatzak 3 Santakutz eguna ospatzen da Zestoan. Aizarnak  hiri bildua egin eta Santa Cruz de Cestona izena jarri zioenean hasitakoak ote dira jai hauek? Eguna ospatzeko,dotore apaindu  dute gurutzea.