Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroko berriak argazkiekin-2021

  Lasaotik, Otola aldera doan errepidea beti izan dut gustukoa  ibilaldiak egiteko garaian. Izen bera duen errekak daraman  urak sortzen  duen   xuxurla entzunaz  eta   udazkenean zuhaitzak botatzen dituzten  hosto marroiekin egindako alfonbra  zapalduaz.  Xarma berezia duen lekua niretzako. 25/11/2021

Aizarna bailaran, udazkenak margotu dituen  paisaiak, Irure baserria atzean dela.

Aizarnako plazak   itxura berria du orain. Eserleku berriak jarri ditu udaletxeak eta hesi txiki batzuekin babestu egin du   haurren jolas lekua den plaza nagusia, baita ere errepidera zuzenean irteten zuen espaloia ere. Nire iritziz egoki gelditu da, ez du hesi zatar baten itxurarik eta asko babestuta gelditzen gure plaza  eta  era berean jar leku gehiago ditu   atsedena hartzeko. Ni beldur nintzen hesiak asko desitxuratuko zuela gure plaza, baina esan beharra daukak, aldaketa  ikusi ondoren asko gustatu zaidala itxura berri hau. Bi  helburu lortzen dituela esango nuke plaza babestu eta itxura ere hobetu.

Udazkenak sortzen  dituen  koloreak.  20/11/2021

Azaroaren 12an eta Aizarnako herri elkartean Aitor Leiza Zumaiarraren  hitzaldia izango da. Hitzaldi honen gaia txoriak izango dira eta  arratsaldeko 18:00tan izango da berau. (Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota dago)

Udazkeneko ilunabarra Santa Engraziko ermitatik begiratuta.

  Altzola auzoko kaskoan gelditzen diren bi eraikuntza. Eliza eta apaiz  etxea. (Santa engraziako ermitatik  ateratako argazkia) Azaroa /2/2021

Santa Engrazia bidean behor taldea larre berrietara aldatzen

Irailak bat, Santu guztien eguna ospatu dugu, hilerrira bisita egiteko eguna.  Joan zaizkigun lagun edo  familiakoen hilobian loreak jarri eta beraiekin oroitzeko eguna. ( 2 )

Irailak bat, Santu guztien eguna ospatu dugu, hilerrira bisita egiteko eguna.  Joan zaizkigun lagun edo  familiakoen hilobian loreak jarri eta beraiekin oroitzeko eguna. ( 1 )