Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iraileko albisteak irudiekin-2023

Iraileko Ilargi betea Aizarnatik begiratuta.28/09/2023

 Azken bero handi hauen  ondoren, zuhaitz batzuek lotarako prestatzen hasi dira. Udazken aurreratua sentitu nahi duenak, zer hobea honelako eserlekuan jartzea baino.11/09/2023

Arroa goiko erloju zaharra eraberritu duen auzolan taldea Mikel Arregi alkatearekin.23/09/2023

 Frankismoaren azken ostikoak ziren Angel Otaegi erail zutenean, gogoan ditut egun triste haiek eta urtemuga honetan oroigarri honekin gogoratu nahi izan dut berau.28/09/2023

Zestoarrak  festetan murgilduta daude  Irailak 2an hasi eta 10an amaitu arte. Ekintza batzuk lekuz aldatu dituzte eguraldia dela eta, baina orokorrean dena zuzen eta gogotsu ari dira  ospatzen. Argazkian ikusten den plaza honetan zekorketak egingo dituzte hilak  8  eta 10an, oraindik ere Zestoa eta inguruan zale asko baitira  ekintza bortitz honekin gozatzen dutenak.

Hasi dira Donostiako Kontxan lehiatzeko sailkapenak. Iraileko lehen bi  igandetan erabakiko da irabazlea. Arraun zalea denak bi igande hauetan berauekin gozatzeko aukera ezin hobea izango du. Argazkian epaileak arraunlarien izenak jasotzen