Zikoinan partez, kaioak Aizarnako elizaren dorrean
|
Altzola auzoa, Santa Engrazia ermitatik begiratuta.
|
Frankismoaren azken ostikoak ziren Angel Otaegi erail zutenean, gogoan ditut egun triste haiek eta urtemuga honetan oroigarri honekin gogoratu nahi izan dut berau.
|
Aizarnako Ezenarro baserriko Amets Aranbarri, bigarren sailkatu da, VIII garren Axari Txiki Trail lasterketan. Ibilbide honek 16 kilometro zituenez, ordubete eta hamazazpi minutu behar izan zituen amaitzeko. Zaletasun handia du mutil honek lasterkarako, Aizarnako mendi bideak zeharkatzen askotan ikusten baitut bere entrenamenduak egiten. Zorionakˇˇˇ ( Argazkia Danbolin.eus )
|
Aurtengo uda osoan kaio talde handi bat ikusten dut Aizarnan zelai batetik bestera joan etorrian. Dirudienez nahiko janari aurkitzen dute zelaietako belarrak moztu ondoren, baina negu osoan ez dut uste aurkituko dutenik. Beraz alde egin egin beharko dute seguruenik itsas ertzera, bestela biztanle berriak izango ditugu Aizarnan. Atseden lekua elizako teilatu gaina dute, ikuspegi dotorea dutela ezin ukatu. Argazkian, taldeko batzuk elizako teilatuan atsedena hartzen.
|
Iraileko lehen igandean, Zarauzko Arrain-zopa taldea Aizarnan ibili da kale jiran kantari. Kalean alaitasuna beti da atsegingarria denontzat eta jarrai dezatela aurrerantz ere.
|
Irailak 4 larunbat eguerdian jakatu zen Gipuzkoako sega txapelketa Aizarnan eta eguraldi paregabearekin kirolariak lanean ikusteko. Emakumezkoen mailan, Alaitz Imaz izan zen garaile eta gizonezkoetan berriz, Julen Gabirondo. Zorionakˇˇˇ (Argazkia Danbolin.eus )
|
Irailak 4 larunbat eguerdian jakatu zen Gipuzkoako sega txapelketa Aizarnan eta eguraldi paregabearekin kirolariak lanean ikusteko. Emakumezkoen mailan, Alaitz Imaz izan zen garaile eta gizonezkoetan berriz, Julen Gabirondo. Zorionakˇˇˇ (Argazkia Danbolin.eus )
|
Txapelketarekin gozatzen ikausleak. ( Argazkia Danbolin .eusA
|
Irailak 4 Gipuzkoako sega txapelketa ospatuko da Aizarnan. Irakurri egitaraua
|