Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iraileko albisteak argazkien laguntzarekin.

Diktadura Frankistak azken  ostikadak ematen ari zela fusilatu zuten Otaegi. Bere oroimena gogoan izateko argazki hau.

 Benantxio eta Beñaten oroimenez  egin den ibilaldiko irudia. ( 1 )

Benantxio eta Beñaten oroimenez egin ibilaldiko irudia (2)

Eguraldi ezin hobea, Benantxio eta Beñaten oroimenez egin den ibilaldian. Parte hartze ugaria eta giro alaia egunean zehar. ( 1 )

  Ostiralean Alex-Txikonen  hitzaldia  diapositiba erakustaldi  batekin dago antolatuta Aizarnan. Beraz mendi zale bazara  aste bukaera polita dago antolatuta. Hitzaldia iluntzeko 21:00 izango da.

 Benantxio eta Beñaten oroimenez egin den ibilaldiaren bezperan, Alex-Txikonek  eman zuen hitzaldira, entzule ugari hurbildu zen. Hitzaldi honetan berak mendian egin duen ibilbide gogor eta zailen berri eman zuen. Nepaleko  mendi kateen argazki dotoreak ikusteko aukerarekin gainera.

Hilabete honetako etxeaurrearen argazkia, Arretxe

Irailak 6, Akuan egun polita daukate antolatuta.Bailara honetako auzotarrak dena egoki  antolatzen dute, beraz merezi du bertara  hurbiltzea

Zestoako zezenak. (2018)
Zestoako zezenak. (2018)
Irailak 6, ekaitz bat  dela eta, Santa Engrazia  argindarrez hornitzen duen kaxan kalteak egin ditu tximista batek.Egun batzuetan  erlojua geldirik izango da eta ez dugu kanpai hotsik entzungo,  espero berehala lehengo egoerara ekartzea.

Aizarnatik hasita, 25 kilometro inguruko ibilbidea eta 1.300 metroko malda izango du mendi martxak, eta Komizolatza, Iturriotz eta Altzola igaro ostean, Aizarnan bukatuko dute ibilbidea. Ibilaldi neurtua Aizarnako plazatik abiatuko da, 07:30etik 08:00etara bitartean. Bazkaria, aldiz, 14:30 aldera izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Ari dira prestatzen  Zestoako  plaza jaiak ospatzeko, harmaila dotoreak ikusten dira eta badirudi dorreak izan dituen arazoak ez duela eraginik jai hauek ospatzeko garaian. (Egitaraua irakurtzeko joan iritzien atalera).