Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iraileko albisteak 2020

Udazkenean sartu gara, zelaiak nahiko lehor eta gorri ikusten dira, zuhaitzak berriz  berde berdeak dauzkagu. Hurrengo udaberrirako zelaiak ongarritu egin behar eta gaurko teknologiak begira zenbat  erraztu duen  lan hau.  Etumeta auzoan  ateratako argazkia.

 Oraingoan Santa Engrazia ermitarena argitaratu du sarean Iñaki Etxenagusia  argazkilari adituak. Gauean aterata dago argazkia,  ez dakit zer teknika erabili  duen, baina benetan irudi polita dela ezin ukatu. Gaua izanik, barrua argiztatuta dago eta  belarra berdea ikusten da, zerua urdina eta harriak ere diren bezalakoak ikusten dira, lorpen bikaina benetan. Aizarnarrak benetan lotura zuzena dugu ermita honekin eta  jaso gabe ezin utzi   Iraileko atal honetan.

Frankismoaren azken ostikoak ziren Angel Otaegi erail zutenean, gogoan ditut egun triste haiek eta urtemuga honetan oroigarri honekin gogoratu nahi izan dut berau.

Bikaina behia,  nahiko jan ondoren hausnarrean ari da Aizarnako zelai berdeetan.

Erdoiztako ermitari, Iñaki Etxenagusiak ateratako  argazkia sarean ikusi dut, eta jaso egin dut berau, erabili ahal izateko. Azpeitiar hau  eskarmentu handikoa argazkilaria dugu eta ermita honekin lortu duen irudiak  txundituta utzi nau eta ez naiz aspertzen  berari begira. Aizarnak lotura handia izan du  ermita honekin, eta gehien bat  bailarako baserritarrak jakina. Dena den, niri oroitzapen politak ekartzen dizkit eta beste gehiagori ere bai seguruenik  eta jaso egingo dut  Aizarnara begira dagoen orri honetan nahi duenak berarekin gozatu.

 Jagoba Otaegik, irailak 5. Azpeitian ospatu den  Euskal Herriko pentatloi txapelketan lehiatzen aritu da. Aurten iaz baino denbora gutxiago behar izan du lanak amaitzeko, baina  hala ere ez du sailkapenik lortu  finalerako. Maila handiko kirolariak hartu dute parte txapelketa honetan eta hauen artean zortzigarren sailkatu da. Gero eta maila hobea erakusten ari zaigu Aizarnako mutil hau, oraindik gaztea denez goi mailan ikusiko dugulakoan nago kirolari hau. Zorionak¡¡¡