Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iraila eta Aizarna 2019

Mª Pilar Iruretak margotutako errepika San Juantxo ermitan.

Diktadurak erail zuen Angel Otaegiren oroitzapen bat  urtemuga honetan.

Insignia pinua mendi  gailurrean, haizeari aurre egiteko prestatuta.

Artisauak kalean.
Artisauak kalean.
Luis  Txapartegi Aizarnako aizkolaria laugarren sailkatu da Azpeitian ospatu den pentatloi txapelketan. Aizkolari trebea dugu, baina  beste kirol batzuetan ere maila ona erakutsi duela esan beharra dago. Kirolari honek  49 urte ditu eta  bost kirol hauetan erakutsi  duen maila ez du edozeinek erakusten. Kirolean etenik egin gabe ikusi dut aspaldiko urteetan eta  zenbat erakustaldi eman  dituen Aizarna eta inguruko herrietan, ez daude  errazak kontatzen.  Adinean aurrera doa, baina oraindik beste urte batzuetan maila egokia erakutsiko  duelakoan nago. Ea Jagoba Otaegi gazteak honen eskukoa hartzen duen eta  Aizarnako kirolariak lehiatzen  ikusten ditugun.  Zorionak   (Argazkia uztarria.eus)

Iraileko kalbario txiki eguna dela eta  Akoa auzoan jaiak ospatzen dituzte. Ekitaldi nagusiena lasterketan egiten duten  Akoa bira izango da seguruenik, beraz hilak 15 hurbildu bailara polit honetara ez du damurik izango eta. Irakurri egitaraua

San Juantxo ermitaren argazkia lanak amaitu ondoren.

San Juantxo ermitako retaula lanak amaitu ondoren

Aizarnako paisaia bat.
Aizarnako paisaia bat.
Zestoan festa giroa sumatzen da, aurtengo  Amabirjinak bi aste bukaeran ospatuko dituzte. Begira Zestoako plazak duen itxura harmaila berriekin

Zestoako  plaza Amabirjinetan
Zestoako plaza Amabirjinetan