Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Ekaineko berriak argazkiekin (2013)

Ekainaren 21an, udaran sartzen gara eta Ibai-Eder urtegia dena bete-betea    dago. Aizarna ere honek hornitzen duenez,  aurten ez dut uste ur eskasiarik izango dugunik. Euri asko egiteak ere badu bere alderdi hona.

Hemen erre behar ditugu  urtean zehar jasan ditugun espiritu txarren eraginak. (San Juan sua Aizarnan)

Hauek  ondo erre eta beste solstiziora arte egoerak hobera egitea eskatuko diogu. Ea suak laguntzen digun.  (San Juan sua Aizarnan)

Urrestillan eta San Juan bezperan sartzen duten arbola, begira nola ekartzen duten basotik

Sagardo eta ardoa lagun zituela,  parrillada dotorearekin ospatu genuen San joan bezpera.

Sardina, ardoa eta sua lagun genituela, Sorozabal maixuak  alaitu zuen ilunabarra infernuko hauspoarekin. Ikasle txikiak ere benetan saiatu ziren laguntzen.

Urrestillako plazan sartzerako lan ugari egin behar.

Aurten egiten ari den giroarekin jendeak daukan    eguzki gosea nabaria da eta ez da gutxiotarako.  Ekaineko igande eguzkitsuak begira nola estali dituen  hondartzako  hareak.

Urkiolako Santutegia dena  beteta zegoen meza nagusiko garaian. Kanpoan zegoen eguraldiak ere lagunduko zuen horretan.

 Neska edo mutil laguna aurkitzeko harri honi zazpi buelta eman eta berehala konplitzen zuen San Antoniok eskaera. Garaiak aldatu dira  nonbait eta orain harri honen bueltan bikoteak ikusten dira. Eskerrak emateko izango da. ( Urkiolako irudia San Antonio egunean).