Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Ekaineko albisteak irudiekin (2018)

Mamuak uxatu eta  egoera berrirako prestatzen suaren bueltan. Solztizioa edo San Juan bezperako argazkia Aranburu atarian.

Udako solztizioa, parrillada batekin ospatu genuen Aizarnan.

 Eskola urtea amaitzeko, futbol txapelketa bat antolatu  eta jokatu zuten Aizarnako haurrak  San Juan bezperan. Orain oporrak!!!

Ekainak  17, Pilotarien Batzarreko kideek urteko batzarra eta hainbat egitasmo antolatu zituzten egun horretarako Zumaian, eta omenaldietarako tartea ere hartu  zuten bazkalostean. Aurten, pilotaria izandako edo pilotarekin lotura estua izan duten pertsonak edo taldeak omendu zituen Zumaiako Pilotarien Batzarrak, eta tartean Gloria Agirre Aizarnakoak  ere jaso zuen oroigarria.

Palestinako egoera  zen gaia, Aranburu landetxean egin den  solasaldian . Egun komunikabideetan egoera bortitzak ikusten ditugun  lurraldea da berau. Gabirel Ezkurdiak eman zuen hitzaldia, eta esan behar egoki azaldu zuela herri honek historian zehar pairatu duena. Hitzaldi honetan, 40 bat lagunek hartu zuten parte, beraz ekitaldi borobila izan dela esan beharra dago.( 1 )

Solasaldiko beste argazki bat (2)
Solasaldiko beste argazki bat (2)
Hil honetako etxaurrea Kantoikoa. Etxe honek kantoi egiten du eta horregatik Kantoikoa deitzen diogu.

Ohiturari jarraituz aurten egin diogu bisita San Antonio Urkiolako santutegiari. Harriaren aurrean argazki bat atera gabe ezin itzuli.

Garai batean gazteak andregai edo nobio bila joaten omen ziren Urkiolara, orain jubilatuak bakarrik ikusten dira.Santutegia dena bete zen meza garaian.

Palestinaren eta Israelen arteko liskarrak eztabaidatzeko solasaldia egingo da ostiralean Aranburu landetxean. Asko eztabaidatzen du gizarteak lurralde horretan gertatzen ari diren bortizkeriaz, beraz zerbait gehiago jakin nahi duenarentzat aukera ederra.  “Palestinak egunero jasaten dituen Gerniken zergatiak” hitzaldi-elkarrizketa izango da datorren ostiralean, ekainak 8, Aranburu jatetxean iluntzeko 22:00etan. Gabriel Ezkurdia nazioarteko analista eta politologoak zuzenduko du saioa— 2018-06-06

Asteasutik  kable baten bitartez airean  garraiatzen zuten minerala, deskarga-leku honetan husten zituzten otarrak, gero  barkuan kargatzen zuten mineral hau labeetara garraiatzeko. Mollarri deitzen diote leku honi Zarautzen eta oso paraje  polita benetan.

Pinuak ateratzen dabiltzan kamioien neurrien  direla eta kexatu egin dira Aizarnako biztanle batzuek. Argazkian kamioi hauetako bat ikusten Aizarnatik pasatzen.