Aurten ere beti bezala, sardina freskoa parrillan eta txotxeko sagardoak ase zituen hurbildu ziren sabelak. ( 2 )
|
Ilun nabar magiko honetan suak gauza ezkor guztiak erretzea da komenigarria. ( 4 )
|
Trikitixaren alaitasunak beti laguntzen du festa giroa alaitzen eta hemen ere zer esanik ez. ( 3 )
|
San Juan bezperako ilunabarrean urtero egoten da Aranburu atarian honelako festa giroa.( 1 )
|
Orain San Eloi gizonak forjatzen hasi zaigu, nahiko burdina forjatu ondoren. Oso argazki esanguratsua eta imajinazio handikoa, barre egitekoa ere bai korrugadosen arazoa serio ez balitz. Landetako biribilguenean atera nuen argazki hau.
|
Honelako txorimaloak ez dira asko ikusten gaur egungo baratzetan. Ispiluak,C.D-ak eta botilak zintzilika bai. Begira egoteko beste itxura bat dute txorimaloak dituzten baratzak eta txoriak ere egoki urrundu dituela ematen du gainera.
|
Orain arte patatak duen itxura benetan dotorea da, ez du gaixotasunik eta giroak zerbait laguntzen badu emaitzak onak izango dira. Begira zer itxura duen patata soro honek.
|
Famatua izateak ere baditu bere arazoak, bakean mendiarekin gozatzen ere ez diogu uzten. Mikel Aranburu ikusi dut bere aitaren jaiotetxe inguruan, emaztea eta haurrarekin.Lotsagabea naizela pentsatuko zuen igual argazki bat eskatu nionean, baina niretzako altxor handi bat da argazki hau lortu eta Aizarnako orrian azaltzea. Eragozpenik ez zidan jarri eta famatua izan arren umiltasuna berekin darama mutil honek. Eskerrik asko.
|
Pankarta honek dioena ez da gertatuko Zestoan. Argudioa ez zait oso egokia iruditzen,gizartearen onerako direnak hartu egin behar ditugu, jatorriari begiratu gabe.
|