Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Ekaineko albisteak (2023)

Ikasturtea amaitzeko eta Ohiturarekin jarraituz,  Aizarnara egiten dute bisita argazkian ikusten diren Donostiako La Salleko irakasle talde honek.  Ohitura bihurtu dute berau eta  gustura sentitzen dira Aizarnako paisaia honekin gozatuaz. Bazkaria Etxe-zaharreko jan gelan egiten dute.Bejondeiela¡¡¡

 Zestoako alkate den Mikel Arregi  eta  Iñaki Odriozolaren eskutik, energia berriztatzaileen  kokapenen berri jaso genuen Kultur Elkartean. Berauek azaldu dutenez oraindik ez daude   gehiegi zehaztuta, leku egokiak direla horretarako bakarrik erakusten omen dute  Eusko jaurlaritzak azaldu dituen kokapen hauek.  Kokapen hauek nahiko zalantzan jarri zituzten eta helegitea aurkeztuko zutela esan zuten Udaletxeko hautetsi hauek. Batean edo bestean  trantsizio energetikoa egin nahi badugu ezinbestekoa izango da eguzki-plaka edo  eolikoak erabiltzea, beste aukerarik  ezean behintzat.  Gaur bizi dugun  garapen ekonomikoa lortzeko, energia eta teknologia izan direla oinarri ezin dugu ahaztu, beraz nik iritzi bat eman behar eta  atzera ezin  dugula egin esango nuke, aurrera baizik. Beti ere garapen jasangarri baten barruan natura ahal den egokien zainduaz.

Ilunabarrean eta  suaren inguruan
Ilunabarrean eta suaren inguruan
 Zestoako Udalak deituta, auzo batzarra egingo dute datorren asteartean, hilak 27, Aizarnan. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Herri Elkartean. Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala eta Udalaren ikuspegia izango dituzte hizpide. Bertan izango dira Mikel Arregi alkatea eta Iñaki Odriozola udal zinegotzia. Donbolin orri digitaletik jasota

 Ez da beharrezkoa  paperean idatzita sutara botatzea  baztertu nahi ditugun egoera txarrak eta eskaera berriak egiteko. Nahikoa da pentsamenduan bitartez egitea suari begira emaitza berdinak lortzen baitira.

Ez bola eta ez fardo, garai bateko ohitura zaharrean  belar onduarekin  suhatza  egiten ari dira zelai honetan.. Gure zelaietan  era honetako lanak baztertuta daude eta  belar-meta hauek ez dira asko ikusten.

Ohiturari jarraituz San Juan  eguna ospatu dugu aurten ere Aranburu atarian. Ilunabar zoragarri batean  jende multzoa inguratu zen bertara eta  parrilan erretako sardinak  eta abar izan genituen bertan. ( 1 )

Aizarnako pazko jai eguneko argazkia. Erakusketaren gaia aterkiak. ( Argazkia Marisa Hergedas ) 2

Aizarnako pazko jai eguneko argazkia. Erakusketaren gaia, aterkiak. ( Argazkia Marisa Hergedas ) 1

  Ardagaia txikiak eroritako pago baten enborrean.

Garagardo festa antolatu du Aitzbarna Elkarteak, argazkian ikusten da eguna eta ordua, beraz irakurri eta listo. Lehen aldia Aizarnan garagardo festa antolatzen dela, nik ez dut ezagutu behintzat. ( 1 )

Garagaedo festa Aitzbarna Elkartean.
Garagaedo festa Aitzbarna Elkartean.
Ardagaiz betetako zuhaitz enborra
Ardagaiz betetako zuhaitz enborra