San juan bezperako parrillada bikaina dastatzen ari de jendea Aranburu atarian. Sua pizterako ondo berdinduta gelditu ginen denak. Trikiti faltarik ez dugu izaten ilunabarra alaitzeko.
|
Endoia auzoan jendea gustura ikusten da herri kirolak ikusten Asentzio jaietan. Auzo polit hau eguna gustora igarotzeko lekua dugu eguraldiak laguntzen badu behintzat. Auzotar bat azalpenak ematen ari da ikusleei,Uztapide famatua begira dutela.
|
Lehen aldiz iritsi naiz Urkiolara San Antonio egunean.Garai batean nobio bila etortzen omen zen bertara, harriari bueltak eman eta Santuari eskaera eginez, gaur egun gehienak bikoteak ikusi ditut eta asko jubilatuak gainera hauek ez dut uste bikote bila etorri direnik, badirudi gaur ez dela Santu honen beharrik ezkon laguna aurkitzeko.( 1 )
|
Hauek eskerrak ematen ariko dira harriari, bikotea bilatzen Santuak lagunduko zioten nonbait. ( 2 )
|
Azken bolada honetan askotan entzun dugu komunikabidetan "indignados" edo "Maiatzak 15" mugimendua, hauek Iriak dituzten plazak hartu dituzte benetako demokrazia aldarrikatuz. Gaurko gaztediak nahiko etorkizun iluna ikusten du nonbait, egia esan ez dut uste arrazoi faltarik dutenik, egoera gainditzeko dituzten baliabideak ikusita. Nahi zuen guztiak bere aldarrikapenak jartzen zituen arbel honetan, mundu justuago baten alde. Donostiako akanpadan atera nuen argazki hau. ( 1 )
|
Kanpina ugari ikusten da kokatuta Donostiako bulebar honetan, gau eta egun daude bertatik irten gabe, pankarta ugari zinzilik dituztela. ( 2 )
|
Beste begirada bat egin diot aurkitu nuen zozo habiari, jarraitze bat eginez eta lehenago hiru arrautza zituen habiak, orain bi zozokume ditu, baina hala ere nahiko lan izango du hauek ondo hazten. Oraingoan ere atera diot argazki bat eta begira zer itxura duten, mardulak dauzka ezta? ( 2 )
|
Beste argazki bat ere lortu dut zozokumeak habia utzi aurretik, luma ugari dute dagoenekoz hamar egun bakarrik dituzte eta hegan egiteko prest direla ematen du. Hauek egun gutxi behar dituzte amarekin joateko. ( 4 )
|
Txoriak beren habiak egin eta umeak hazteko garaiak dira, eta zozo beltz mardul bat ikusi dut sasi artetik irteten eta oraindik baserriko sena nola ez diten alde egin, aurkitzen hasi nintzen eta baita aurkitu ere, haurtzaroko afizioari jarraituz. Aurkitu eta begira egon ondoren, argazkiak atera dizkiot, baina arnasa hartu gabe jakina, bestela lurrina usaintzen omen dute eta zapuztu egiten omen dituzte habiak. Aizarnan ikasitakoa da hau. ( 1 )
|
Oso egun gutxi dira jaio zirela baina azkar ari dira lumaz betetzen martxa ona daramate bi txorikume hauek. ( 3 )
|
Azken argazkia atera nuenetik lau egun pasa dira eta beste begirada bat egitea pentsatu nuen, begiratu bai baina habia hutsik zegoen. Pixka bat familiarizatuta nengoen bi zozokume hauekin eta habia hutsik ikusteak ez zidan bate pozik eman. Ala ere gustura gelditu naiz egin dioten jarraipenarekin eta habi honek bere bete beharra ongi bete duelako. ( 5 )
|