San Juan eguna ospatzeko, Jesus bataitzea irudikatzen duen beirazko lehio koloretsua, ojiba-arku itxurarekin. 2020/06/24
|
Paulonia, Txinan jatorria duen zuhaitza, oso azkar hazten da eta metro erdiraino iristen dira bere hostoak, egur ariña eta gogorra omen du. Euskal Herrian orain hasi gara plantazio hauek ikusten. Aizarnan ateratako argazkia.
|
Lehen negu gorria eta itsasoan ekaitz takarra zenean bakarrik ikusten ziren kaioak Aizarnan. Azken urteetan noiznahi ikusten dira, orain botatzen den simaurra dela eta. Simaur honek zelaiko zamorroak hiltzen ditu nonbait eta hauek jatera irteten dute itsasotik. Ez dakit honen eragina den, baina bioaniztasuna murrizten ari da azken urteetan eta garai bateko zelai loretsuak ez dira ikusten.
|
Birigarroaren bigarren argazkia, dena ondo doa eta berehala dira egan. Ea hirugarrena lortzen dudan dena lumatuta gero.
|
Zozo habiaren jarraipena egin dut maiatzeko atalean, ekainean birigarro batenarekin jarraituko dut, hauek zozoak ez bezala barrua pasta batekin apaintzen dute habia. Beti iruditu zait miresgarria txoriek duten abilezia abia egiteko garaian.
|
Koronabirusa dela eta aurrekontu asko atzera bota dituzte udaletxe batzuetan, baina 2020 urtean Aizarnarako onartuta zeudenak ez dute atzera pausorik egin. Egia esan oso itxura desegokia zuen herriko urbanizazioak, espaloiko arbelak dena puskatuta, galtzada-harri asko, bere lekutik mugituta ur poltsak sortuaz eta oinezkoak ere nahiko arazo ibiltzeko garaian. Dena den badirudi egoera honek amaiera duela , ari dira kaleak konpontzen, eta aurrerantz itxura egokiagoa izango dute Aizarnako kaleak. Aizarnak behar zituen konponketak dira hauek eta eskerrak eman behar aurrekontu hauetan diru kopuru hau onartzeko lan egin duten guztiei.
|
Agindu bezala, birigarro habiaren hirugarren argazkia, bigarrena atera eta 7 egunera. Inguratu bezain azkar ihes egin zuten habiatik zuhaitz adarretara. Nik uste baino azkarrago lumatu dira eta esan behar amaiera ona izan dutela biak. Gustura gelditu naiz bi habia hauen jarraipenarekin.
|