Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Ekaina 2026

  San joan astean egin dituen bero sapa direla eta  honela gelditu da  gorrituta Santa Engrazia ermitako ataria. Bide bazterreko zuhaitzak ere dena gorrituta ikusten dira.

Aurten ere Ambuko atarian sua egiteko prestatuta zegoen egur pila bat. Sua eta ohiturarekin jarraitzeko sardinak erretzeko  prestatu zen  Migel Angel, baina suak galarazteak xarma kentzen dio solstizioko ilunabar honi. Dena den eskertzekoa da saiatu izana ilunabar dotorea pasatzen  genuen eta.

Aurten ez dugu honelako irudirik ikusi San Juan bezperan Aizarnan. Bero sapa handiak direla eta sua egitea galarazi egin dute agintariak.

Amasako eliza erraldoi honek, milaka tona  harri dauzka  zuzen-zuzen pilatuta. Auzo txiki polit honek benetan eliza ederra dauka. Orain igande goizetan ere elizak itxita egoten  dira, otoitz  egin nahi duenak ere herriko plazan egin behar edo hilerrian hau irekita baitzegoen.14/06/2026

Ekaina 4 gorputz eguna ospatzen da  Euskal Herriko leku askotan. Egun Aizarnan ez dugu ospatzen baina nire gazte garaian prozesio dotorea egiten  zen plaza osoari bira emanez eta loraz estalitako zorua gainera.  Argazkian 1945 urteko  bat Aizarnan.

Hilero bezala, ekaineko bigarren egunean  ermitatik ateratako argazkia. Ekaina izateko eguraldi otza eta iluna zegoen, euria eta laino koska beltzak itsaso gainean hala ere Aizarna bailara polita ikusten da.