Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroa eta Aizarna 2019

Espainiako Kongresurako bozketak egin dira  Azaroak 10ean eta esan behar normaltasun osoarekin  igaro dugula   egun hau Aizarnan. Biztanlea pixka bat aspertua ikusi dugu, i gobernua osatzerako garaian,alderdiak ez direlako ados jarri, baina hala ere  jendea animatu egin da boza ematera. Demokraziak duen baliorik handiena  hau baita. Emaitzak jaso eta berauei begirada bat eginaz laster izango dira artikuluen atalean.( Argazkian, mahaiko kide eta alderdien ikuskatzaileak)

Legealdi honetarako,  Udaletxeak Aizarnarako dituen proiektuak eta lanak aurkeztu ditu Mikel Arregi alkateak. Bere proposamenak gehi biztanleak dituen arazo eta eskaerak ere jaso ditu bertan. Ea legealdi honetan Aizarnako arazoak erantzun egoki bat izaten duten. Eraberrituta ikusten da Kontzejua, ez du lehengo itxurarik, baina aspaldiko ohitura zaharra da herriko arazoak konpontzeko Udaleko hautetsiak hemen elkartzea

Azaroak 6 arratsaldeko 18;30etan bilera irekia alkatea bertan delarik.Gaia: Aizarnak dituen beharrak aztertzea. Bilera Aizarnako kontzeju zaharrean izango da, nahi duenak hurbildu.

Urteroko ohiturari jarraituz aurten ere  txerri boda ospatuko da Aranburu Landetxean  San Martin egunari dagokion festa honetan aukera paregabea txerri gozo batekin gozatzeko. Burruntzian erreko du beti bezala.

Santu guztien egunerako hilerriak dotore ikusten dira.Aizarnakoak bisitari ugari izan ditu egun honetan,   inguruan falta zaizkigunak gogoratzen baititugu.