Aizarnan kaleak argitzeko zeuden argiak aldatu ditu Zestoako udalak. Benetan tristea ematen du herriak jarri diguten bezala ikusita. Posible alda hau gaur egun?. Nik nire aldetik kexa egin dut udaletxean eta nahiko jenerala omen da protesta. Diruak garrantzia izango du, baino oraindik pertsonak horren gainetik gaudela iruditzen zait eta errespetu minimo bat merezi dugula ere bai. Gaur igandea ume batzuk kalean linternekin ikusi ditut, penagarria benetan . Espero dut lehenbailehen arazo hau konpontzeko egingo duela zerbait udalak. ( Argazkia eta idatzia Lurdes Elortza )
|
Aizarnak gauean duen itxura-2. ( Argazkia Lurdes Elortza)
|
Aizarnako organo zaharrak duen doinu goxo eta lasaigarria entzuteko aukera izan genuen larunbatean Aizarnako eliza nagusian, eta organo zahar hauen zale ugari here urbildu zen bertara. Kontzertu atsegina eman zuen Loreto Fdez Imaz organo jole adituak. Honelako organo gutxi gelditzen direnez merezi du urtean zehar kontzertu bat edo beste antolatzea.
|
Aizarnak gauean duen itxura-3. (Argazkia Lurdes Elortza)
|
Trikitia eta txalaparta, San Martin egunari dagokion txerri festan.
|
Eguraldi zoragarri bat eta jende ugari Aranburu atarian burruntzian erretako txerria jaten.
|
Txerria burruntzian erretzen (1)
|
Erakusketa batean atera dut argazki hau. Astaputza deitzen diogu baina jateko ona dela esan zuten. Baloia bezain handiak dira eta arrituta egon nintzen berauei begira. Argazkia Ezcarai 2018/11/11
|
Aizarnako organo zaharrarekin kontzertu berezia dago antolatuta Azaroaren 24an. Organo jolea Loreto Fdez Imaz dugularik. Organo zahar honek doinu paregabea sortzen duela esaten dute adituak eta kokatuta dagoen eraikuntzak ere seguru laguntzen duela horretan. Organo zahar hau 1792 urte ingurukoa dugu, zaharra benetan, gutxi dira Gipuzkoan garai horretakoak, beraz Aizarnan daukagun altxor paregabea dela esan genezake. Azaroak 24, parrokiko elizan eta eguerdiko 12:30.izango da kontzertua, beraz hurbildu besterik ez dago, nahi duenak doinu berezi honekin gozatu.
|
Aimar Egiguren eta Jakes Elosegik Gipuzkoako kluben arteko finala jokatu dute Izarraitz pilotalekuan. Kadete mailan jokatu dute eta kontagailua, 22 / 9 gelditu zen. Finala jokatzera iristeak ere berekin du meritua. Aurreraˇ. (Argazkia Uztarria orri digitaletik jasota dago)
|
Jaitsi dira dira artzainak, goi mendietako zelaietatik beheko haranetara. Aurten zelaiak belar ugari daukatela esango nuke, udazken epela egin baitu.. Begira ze itxura polita daukaten Aizarnako zelaiak ardiak larrean direla.
|
Azaroak 17, Aranburu landetxean San Martin egunari dagokion festa ospatuko da aurten ere,irakurri egitaraua, egun polita pasatzeko aukera dago eta.
|
Txapartegi aizarnako aizkolaria, bigarren sailkatu da Euskal Herriko bigarren mailako txapelketan. Sailkapen honekin, hurrengo urtean lehen mailan jokatzea lortzen du, lehen ere jarduna da maila honetan eta orain berriro goi mailako aizkolariekin jokatzeko aukera izango du. Aizkolari beterano izanik, maila egokia erakutsi du aurten ere, gazteen artean bigarren sailkatzea meritu handia dela esango nuke. Hurrengo urtean, ea goi mailakoekin ere finalerako sailkatzen den, merezi du eta mutil honek. Zorionakˇˇ
|
Gero eta gehiago dira, Euskal Herrian kalabazari aurpegi irudia eman eta barruan kandela sutan zutela kalean ibiltzen zirela esaten dutenak. Behar bada ez zuten jakingo Halloween ospatzen zutenik, aspaldiko ohitura bati jarraitzea besterik ez zuten egingo. Gutxi badira ere adierazpen hauek agerian jartzen dute, Santu Guztien eguna ospatzen hasi aurretik ere ospatzen zela egun hau Euskal Herrian.
|