Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroa 2020

Luis Txapartegi bigarren sailkatu da Labastidan egin den txapelketan. Emaitza honek   hurrengo urtean lehen mailan lehiatzeko aukera ematen dio. Urteak daramatza kirolari honek goi mailan, adinak ez dio ahalmenik murrizten nonbait Aizarnako kirolari trebe honi. Zorionakˇˇˇ

 Bigarren konfinamendu honetan ugaritu egin dira mendirako irteerak, Santa Engrazia ermitak bisita ugari izan du Azaroan. Hemendik egun garbiarekin ikusten diren paisaiak paregabeak baitira.

30. baziren gutxienez eta ardi bat jaten ari ziren Endoia gainean, artaldea aldamenean zutelarik. Mobilarekin atera nuen argazkia, besterik ez bai nuen eskuan. Gehiago gerturatzea ere  pentsatu nuen, baina kikildu egiten zara  putre handi hauen aurrean. Argazkiak ez du kalitaterik, baina unea jasota gelditzen da. Azaroa/10//2020

Lasao errekaren irudi bat udazkenean.  7/11/2020

Azaroak 7. aizkolari lehiaketako jardunaldi berria jokatu da Arabako MAEZTU udalerrian eta bertan Aizarnako bi kirolari ikusi ditugu lehian.  Jagoba Otaegi gaztea harri jasotzen eta Luis Txapartegi beteranoa aizkoran.  Telebistatik ikusi genituen biak eta bi Aizarnar kirol maila horretan ikusteak poza ematen duela esan behar, ea luzaro ikusteko aukera izaten dugun. Zorionak biei.

 Azaroak 1. Santu guztien eguna ospatzen dugu eta 2an arimen eguna. Hilerrian ditugun ezagun eta sendiekin oroituaz  bertara bisita bat egiteko egunak dira hauek. Egun honetan hilerriak apainduta egoten dira, baina aurten koronabirusa dela eta zailtasunak izango ditugu herritik kanpora ditugunak bisitatzeko. Argazkian, hilerriko panteoiak eta bazterrean  bataiatu gabeak lurperatzeko  leku berezia.

Galanperna honen  txapelak  25cm neurtzen zituen,  tamaina handia perretxiko honentzako. Etumetako pagadian ateratako argazkia.