Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Apirileko albisteak irudiekin (2017)

Urtero bezala aurten ere egiten dute irteera Santa Engraziara Azpeitiko Lagun Onak Mendizaleak eta Zestoako Agiro Mendi taldekoek. Beti bezala ume jolasak  antolatu zituzten benta atarian eta  bazkaria ere bertan egin zuten aurten. Eguraldi zoragarria egin zuen eta egun pasa polita ospatu zuten aurtengoan ere. (Argazkia Uztarria.eus)

Lagun Onak mendizaleak eta Agiro Mendi Elkarteak, Santa Engrazian.(Argazkia Uztarria.eus)

Rallyko partaide bat atsedena hartzen.
Rallyko partaide bat atsedena hartzen.
Azpeitiko XVIII rrallysprinta Aizarnatik igaro zen berriz irteerako  bidera itzultzeko. Aizarnarrak ere hartu zuten parte rally honetan, bidea ondo ezagutu zuten seguruenik, baina lehenak ez ziren izen sailkapenean. Sailkapen osoaren berri ez dudanez ezin azaldu berauen sailkapena. (Argazkian kotxeak Aizarnatik pasatzen.)

Santa Engraziako ermita itxita jarraitzen du erlojuaren lanak direla eta. Erremintak barruan daude eta lanak amaitzean irekita ikusiko dugu berriro ere.

(1) Ibai-Eder urtegiaren datuak. bezala dago.

Santa Engraziako erlojua, Zestoako erakusketa arrakastatsua amaitu ondoren, Lasaon da berriro. Hemen kontrol  elektrikoak erantsi  eta azken probak egin ondoren, berehala da ermitan.

(2) Ibai-Eder urtegia dena beteta dagoela esan genezake apirilaren lehen egunean. Edukiaren  % 92 dago, beraz urte sasoi honetan egon behar duen bezala dago.

Aizarnako kaleko etxeak duten itxura,eite edo traza ezagutzeko, hilean bat edo beste sartuko ditut atal honetan. (Argazkian Biakutze Zahar etxea)