Apirilak. 27 Pagoeta mendi lasterketa ospatu zen eta bertan Amets Aranbarri Aizarnarra nagusitu zen. Bere denbora, 01:54:55. Txapel bat gehiago bere ibilbidean. Zorionak. (Argazkia Danbolin orri digitaletik jasota dago )
|
Apirilak 25. Jesus Egigurenek azkena idatzi duen liburua aurkeztu du Zarauzko Zazpi Kultur aretoan.
|
Aurtengo Santa Engrazia eguna, eguraldi traketsarekin ospatu dute, ekintza batzuk alde batera utzi behar izan dituzte euri erasoengatik. Hala ere ausardiarekin inguratu dira talde batzuk ermitara.( Argazkia Uztarria orri digitaletik jasota dago)
|
Nire herriko argazki hau, II errepubliKa ezarri zela 94.urteurrena ospatzeko.
|
Aizarna bailarako irudi bat apirilaren lehen egunean.
|
Udaberri festa Aizarnan. Irakurri egitaraua.
|
Urtero egin ohi duen bezala, aurten ere apirilak 13. Santa Engraziako eguna antolatu du Lagun Ona Elkarteak. Giroak laguntzen badu goiz atsegina pasatzeko aukera izango da bertan.
|
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen dituen honetan, Emakume Pilotarien Jardunaldia ospatu da Zestoan eta Azpeitian. Jardunaldi hauetan, Gloria Agirre “Txikita Aizarna” eta beste hainbat emakume pilotari omendu zituzten, euren ibilbide eta kirolari egindako ekarpenengatik.
|
45. urte betetzen diren honetan, lehen legebiltzarkideak omendu dituzte Gernikako Juntetxean. Bertan aurpegi ezagun asko eta egun adinean aurrera doazenak ikusi ditugu. Jesus Egiguren Aizarnakoa ere bertan omendu zuten. Argazkia Lege Biltzarrean Lehendakari izan zen garaiko du atzean. Urteak igaro dira baina egin zuten lana benetan goraipatzekoa izan da. Zorionak bide honetan lan egin zuten guztiei. Argazkia Diario Vasco egunkaritik jasota dago.
|
Apirilaren hasieran Ibai-eder urtegiak duen edukiaren %91,73 ean dago. Maila egokia udaberrian arazorik gabe iturriak lasai irekitzeko.
|