Apirilaeko albisteak irudiekin.
Azpeitiko Lagun Onak M.B. aurten ere egin du Santa Engrazi ermitara ibilaldia. Eguraldia nahiko iluna zegoen iragarrita, baina hala jende ugari Hurbildu zen bertara egun pasa egitera.
|
Normalean hodi txikia bakarrik egoten da irekita, baina euri asko egin duelako, handia ere ireki egin dute.( 2 )
|
Apirila euritsua doa, busti dira bazterrak.eta urtegiak gainez egin aurretik ari dira husten. Begira Ibai Eder urtegiko urak zer zaparrada duen irteeran.( 1 )
|
Procesionaria deitzen diogun zomorroak, begira non igarotzen duten negua.Udaberria iritsi bezain azkar, hasi dira bideak zeharkatzen. Begira habia dagoen inguruko adarrak, nola ikusten diren argazkian. Gure pinudiek izurrite handia ari dira jasaten, bitxo hauek direla eta.
|
Pazko liturgian su berria piztu eta bedeinkatu egiten da, ondoren ardagaia sutu eta honen pusketak erabiltzen dira, etxekoa berriztatzeko. Pazkoa egunez eta Aizarnan, sua bedeinkatzeko erabiltzen den ontzia da argazkian ikusten dena.
|