Lagun Onak Mendizale Elkartekoek, Santa Engrazia ermitan egin zuten erlijio ekitaldia eguerdiko 12:00. Eguraldi zoragarria egin zuenez kanpoan jende gehiago ikusi nuen.
|
Lagun Onak Mendizale Elkartekoek Santa Engraziara antolatutako ibilaldira jende ugari urbildu zen,begira ermitarako bidean nolako ilera sortu zen goiz partean.
|
Apirilak 22, Lagun Onak Mendizale Elkartekoek Santa Engraziara antolatutako ibilaldira jende ugari urbildu zen. Iritsi bezain azkar mokadutxoa prest zegoen nahi zuen guztiarentzat
|
Apirileko egun euritsuak, begira nolako igerilekuak sortu dituen Aizarnako paisaian. Errekarik ezean zulotuak irentsi behar ur denak eta eztarriak ezin duenean sortzen dira berauek.
|
Aimar Egiguren,Aizarnarekin lotura zuzena duen pilotari gaztea dugu. Mutil honek pilotan egiten ari den bidea jarraitzen dut eta Elizondon ospatu den udaberriko txapelketan, lehen sailkatu da Josu Labaka bikote lagunarekin. Oraindik gaztea dugu mutil hau eta honelako garaipenak, seguru laguntzen diotela aurrera jarraitzeko. Zorionak bikoteari. (Argazkia Diario Vasco egunkaritik jaso dut.)
|
Apirilak 22, Lagun Onak Mendizale Elkartekoek Santa Engraziara ibilaldia antolatu dute. Urteroko ohitura da Azpeitiarrentzat ermita honetara ibilaldia egitea eta giroak laguntzen badu egun pasa polita daukate antolatuta. Aspaldiko urteetan erlojua geldirik ikusiko zuten mendizale hauek, baina aurten kristalezko kaiola barruan egoki eraberrituta ikusteko aukera izango dute, baita ermita honen historiaz zerbait irakurtzeko aukera ere.Egun polit bat igarotzea opa diet bertara hurbiltzen diren guztiei.
|
Jesus Mari Mujika, Korta Fundazioko bozemaileak, Baionan hitzaldi batekin ireki ditu biktimen arteko eztabaidak. Ekintza hauek ETAren armagabetze urtemugan.ospatu dira. Hitzaldi honetako esaera interesgarrienak niretzako hauek azan dira: Bakea egiteko bide berezirik ez dagoela esaten du Aizarnar honek, bakea bera dela bidea, eta espetxetik irten ondoren kalean egiten ari diren ongi etorriak etxean egiteko mesedez eskatzen du. Hitzaldi honetan esan dituenak Diario Vasco egunkariak argitaratu ditu eta nik zuzenean kopiatzen ditut berauek. Irakurri merezi du eta.
|
Apirilak 14 errepublika eguna ospatzen dugu Euskal Herrian. Franco hil ondoren trantsizio garaian onartu zen, Konstituzioaren barruan indarrean dagoen Monarkia Demokratikoa. Garai horretan bizi genuen egoerak ez zuen askoz gehiago ematen eta erdaraz esaten den bezala “mal menor” bezala hartu genuen egoera hau. Demokrazian herriak aukeratu behar ditu bere agintari guztiak eta honi ere iritsiko zaio hortik pasa beharreko eguna. Herriak aukeratzen ez badu errepublika indarrean jarriko den eguna izango da denentzat. Errepublika zaleak iritsi zain gaude eguna alegia.
|
Zestoako Lau Iturri ondoan dagoen erdi aroko zubitik pasatzen ikusten da Basque Country itzulia, atzean Zubimusu baserria dela.
|
Aizarnako kaskoan dauden etxeen hileroko irudia. Alkateko izenarekin ezagutzen dugu argazkian ikusten den etxearena..
|
Negu euritsua igaro dugu eta horren ondorioz Ibai-Eder urtegia udaberriko lehen egunetan dena beteta dago. Ea udara iristean nola ikusten dugun.
|
Genak,ehunetik 95 partekatzen ditugu berauekin, begiradak eta posturak gizakiarenak direla ematen dute. Begira ze postura duen atsedena artzerakoan. Harriduraz egon nintzen berari begira. Cabarcenon.ateratako Argazkia 2018/0 /29.
|